IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Eztabaida Sozialerako Mahaia, Justiziako funtzionarioen greba eta lehortearen mahaia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Elkarrizketa Sozialerako Mahaia
Elkarrizketa Sozialerako Mahaia. Artxiboko argazkia: Irekia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eztabaida Sozialerako Mahaia: Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak ohiko bilera du gaur, 2023ko ekitaldian garatu beharreko lan egitasmoa onartzeko. Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek parte hartzen dute foro horretan. ELAk eta LABek, aldiz, ez dute parte hartu nahi. Batzarra 09:30ean izango da, Lakuan.

- Justiziako funtzionarioen greba: Justizia administrazioko langileak 24 orduko grebara daude deituta soldata igoerak eskatzeko. Hego Euskal Herrian 3.000 langileri eragiten die deialdiak.

- Lehortearen mahaiaren bilera: Asteazken honetan Madrilen egingo dute bilera, ur gabeziak nekazaritzan eta abeltzaintzan sor lezakeen mehatxuaz jarduteko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X