LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako bidaiarien garraioko langileek greba deitu dute Kopako finala jokatuko den astebururako

Sindikatuek deituta, batzarra egin dute Iruñean eta sektoreko 200 langile inguru bildu dira. Aho batez erabaki dute maiatzaren 5ean eta 6an greba egitea, Kopako finala jokatuko den asteburuan. Hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzea eskatzen dute.
Iruñean gaur egin den batzarra
Iruñean gaur egin den batzarra

Nafarroako bidaiarien garraioko langileek greba deitu dute maiatzaren 5erako eta 6rako, Osasuna eta Real Madrid taldeen artean Errege Kopako finala Sevillan jokatuko den asteburuarekin bat eginez. Orain arte aurreikusitakoaren arabera, 150 autobus inguru daude kontratatuta Foru Erkidegotik Andaluziako hiriburura joateko zale gorritxoekin.

Sektorean ordezkaritza duten ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, batzarra egin dute goizean Iruñean eta bertaratu diren 200 bat langileek aho batez erabaki dute greba deitzea. Hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzea exijitzen diote patronalari.

Lantegietako, eskoletako edota lineaz kanpoko autobusen joan-etorriei eragingo die grebak. Sindikatuek salatu dutenez, 2017tik hitzarmenik gabe daude eta patronalak negoziazioa blokeatuta du.

Astelehenean erregistratuko dute lanuzte-deialdia, eta oraingoz, ez dago patronalarekin bilerarik aurreikusita.

Berta Garcia LABeko ordezkariak esan duenez, "zailtasunak" egongo dira Kopako partidara autobusez joateko. "Presioa egiteko aukeratu dugu asteburu hori", esan du.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X