KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa % 4,1eraino igo da apirilean eta azpiko inflazioa % 6,6ra jaitsi da

Espainiako Estatuan, urte arteko tasa martxoan baino zortzi hamarren handiagoa izan da. Halaber, martxotik apirilera prezioak sei hamarren garestitu dira.
Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa. Grafikoa: EITB MEDIA
Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa. Grafikoa: EITB MEDIA

Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 4,1eraino igo da apirilean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuen arabera. Martxoan, urte arteko tasa % 3,3koa izan zen, zortzi hamarren txikiagoa.

Urte arteko inflazioak beheranzko joera eten, eta gora egin du berriro, batez ere, argindarraren prezioa iazko apirilean baino gutxiago jaitsi delako eta erregaien prezioak, aldiz, iaz ez bezala, gora egin duelako.

Aitzitik, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak iazko apirilean baino gutxiago garestitu dira.

Urte arteko datuak nabarmen behera egin badu ere, prezioek gora egiten jarraitzen dute oraindik.

Azken hilabeteko bilakaera kontuan hartuta, berriz, prezioak sei hamarren garestitu dira martxotik apirilera.

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, % 6,6raino jaitsi da apirilean, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. Martxotik apirilera, berriz, puntu bat igo da.

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, elikagaiak % 16,5 garestitu dira iazko martxotik aurtengo martxora, otsailean baino hamarren bat gutxiago. % 16,6koa izan zen tasa orduan, 1994tik izandako altuena. Gainera, orain elikagaiak gehiago garestitu daitezke lehorteagatik. EITBk Garlan Arabako kooperatibako teknikari eta nekazariekin eta Arkaitz Urdapilleta ekonomilariarekin aztertu du egoera.

Apirileko datu aurreratua datorren hilaren erdialdean baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X