LANGABEZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroguneko langabezia % 6,5era jaitsi da martxoan, eta inoizko txikiena da

Europar Batasunean, berriz, langabezia tasa % 6koa izan da martxoan. Espainiak du 27 herrialdeen artean langabezia tasarik handiena, % 12,8koa.
Eraikuntzako langileak Bilboko obra batean. Artxiboko argazkia: EFE
Eraikuntzako langileak Bilboko obra batean. Artxiboko argazkia: EFE

Euroguneko langabezia tasa hamarren bat jaitsi da martxoan, otsailekoarekin alderatuta, eta % 6,5ean kokatu da, Eurostat estatistika erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera. 1998ko apiriletik eurogunean inoiz izandako langabezia tasa txikiena da.

Europar Batasunean, ostera, hirugarren hilabetez jarraian, % 6koa da langabezia tasa.

Eurostatek egindako kalkuluen arabera, 12,96 milioi langabe zeuden Europar Batasunean martxoan, horietako 11,01 milioi eurogunean. Urtebetean, 353.000 langabe gutxiago zenbatu dituzte Europar Batasunean, eta 365.000 gutxiago eurogunean.

Espainiak du 27 herrialdeen artean langabezia tasarik handiena, % 12,8koa, Greziaren (% 10,9) eta Italiaren aurretik (% 7,8). Aitzitik, langabezia tasa txikienak Txekiar Errepublikan (% 2,4), Alemanian (% 2,8) eta Maltan (% 3) dituzte.

Europar Batasuneko herrialde guztien datuak ikusita, Espainian dago gazteen artean langabezia altuena (% 29,5). Grezia (% 24,2) eta Italia (% 22,3) ageri dira sailkapen horretan hurrengo postuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X