INFLAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko inflazioa hamarren bat jaitsi da apirilean AEBn eta % 4,9an kokatu da

Hamargarren hilabetez jarraian egin du behera. Hala ere, azken hilabetean prezioek lau hamarren egin dute gora.
Diru zorro bat billetez eta txanponez betea. Egile eskubiderik gabeko irudia
Diru zorro bat billetez eta txanponez betea. Egile eskubiderik gabeko irudia

Ameriketako Estatu Batuetako inflazioak behera egin du apirilean, hamargarren hilabetez jarraian, eta % 4,9an kokatu da urte arteko tasa, hau da, martxoan baino hamarren bat beherago, Lan Estatistika Bulegoak gaur argitaratutako datuen arabera.

Hala ere, azken hilabetean prezioak lau hamarren garestitu dira.

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, % 5,5 hazi da, martxoan baino hamarren bat gutxiago. Elikagaiak ere % 7,7 garestitu dira iazko apirilarekin alderatuta. Aitzitik, energia iaz epe berean baino % 5,1 merkeagoa da.

Datu hori erabakigarria izan daiteke Erreserba Federalak (Fed) interes-tasak igotzen jarraitu ala ez erabakitzeko. Hurrengo bilera ekainaren 14an egingo du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X