U23 HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzeko eskatuko diete pentsiodunek alderdi guztiei, Voxi izan ezik

Estatuko pentsiodunen plataforma eta mugimendu guztiek idatzi bat bidaliko diete Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoei uztailaren 23a baino lehen eta "mobilizazio esanguratsua" antolatuko dute hauteskunde egunaren atarirako.
Pentsiodunek Bilbon egindako manifestazio baten artxiboko irudia.
Pentsiodunek Bilbon egindako manifestazio baten artxiboko irudia.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iragarri duenez, "mobilizazio esanguratsua" antolatuko dute uztailaren 23ko hauteskundeen aurretik euren eskariei "oihartzun handiagoa" emateko.

Astero kaleratzen duten buletinean jakitera eman dutenez, euren eskakizunak biltzen dituen eskaria bidaliko diete, idatziz, Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei, "Voxi izan ezik", Estatuko pentsiodunen plataforma eta mugimendu guztiekin batera. Idatzi horretan, besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa defenditzeko eskatuko diete.

"Baina ez gara geldi geratuko enplazamendu horren erantzunaren zain. Ekainean zehar gure ekimenekin eta asteleheneroko elkarretaratzeekin jarraituko dugu eta uztailean ere mobilizazioekin jarraituko dugu" adierazi dute. Hala, ekimen nagusia hauteskunde egunaren atarian egingo duten "mobilizazio esanguratsua" izango dela iragarri dute.

Bost urte kalean protestan

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua duela bost urte inguru artikulatu zen eta geroztik hamaika protesta egin dituzte. Azkena, maiatzaren 25ean Gasteizen. 2.000 lagun inguru elkartu ziren. Espainiako Gobernuak onartutako gutxieneko pentsioa Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 1.080 euroraino osatzea eskatzen du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak.

Emandako datuen arabera, Hego Euskal Herriko ia 220.000 pertsonaren pentsioa ez da 1.080 eurora heltzen, eta horietako gehienak emakumeak dira. Gainera, salatu dute 40.000 alargunen pentsioa ez dela 700 eurora ailegatzen. Mugimenduaren esanetan, EAEn 230 milioi euro beharko lirateke gutxieneko pentsioa igotzeko, eta 60 bat, Nafarroan. 

pentsiodunak, gasteiz
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X