IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EBZren bilera, alkatetzen negoziazioa eta tragedia Greziako itsasoan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Europako Banku Zentralaren egoitza.
Europako Banku Zentralaren egoitza. Argazkia: Pixabay

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Interes-tasak, EBZri begira: Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak ehuneko laurden bat igoko ditu gaur, tasa ofizialak % 4ko markara iritsita, nahiz eta AEBko Erreserba Federalak (Fed) igoerak aldi baterako eten zituen atzo.

- Alkatetzak: erlojuaren kontrako negoziazioak: Udalak osatzeko bi egun falta direnean, indar politikoak orduak zukutzen ari dira tokiko erakundeen gobernagarritasuna bermatuko duten itunak lortzeko asmoz. Zalantza nagusiak, besteak beste, herri hauetan daude: Iruñea, Gernika-Lumo, Laudio, Durango, Guardia, Bastida eta Oion.

- Tragedia Greziako itsasoan: Gutxienez 78 pertsona migratzaile hil dira Greziatik gertu, ontzi bat iraulita. Ontzian 400-700 lagun zihoazen, eta 100 inguru onik ateratzea lortu dute erreskate taldeek.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X