5 urteko iraunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako okindegietako lan-hitzarmen berriak % 12ko soldaten igoera jasoko du 2027ra bitartean

Gehiengoa duten UGT Nafarroa eta CCOO Industria sindikatuek sinatutako akordio berriak 1.200 langileri eragingo die. Urteko lanorduen "murrizketa historikoa" izan da lorpenetako bat.
Okindegi baten irudia. Argazkia: EITB MEDIA
Okindegi baten irudia. Argazkia: EITB MEDIA

Nafarroako Okindegietako Lan-Hitzarmen berria sinatu dute sektoreko patronalak eta Nafarroako Industria, Eraikuntza eta Nekazaritzako UGT eta Industriako CCOO sindikatuek.

Hitzarmen berriak 5 urteko iraunaldia izango du, 2023tik 2027ra arte, eta, sindikatuek ohar baten bidez zabaldu dutenez, % 12ko soldaten igoera oro har aurreikusten du: % 3ko igoera 2023an, % 2,5 2024an, kopuru bera 2025ean eta % 2 2026 eta 2027 urteetan.  

Hitzarmenaren arabera, soldatak berrikusiko dira urtero eta lehenengo hiru urteetan KPIra egokituko dira, 2026ko urtarrilean 0,75 puntu gehituta. 2028an KPIra berriro egokituko dira, 1,25 puntu gehituta.

UGT-FICAk azpimarratu duenez, urteko lanorduen "murrizketa historikoa" izan da negoziazioan lortutako lorpenetako bat: 1.714 izango dira, 16 gutxiago. Beste 4 gutxiago izango dira 2026an, eta 8 gutxiago 2027an.

Lan-baimenetan, oporretan, eszedentzietan, eskola-laguntzetan eta haurtzaindegirako laguntzetan hobekuntzak ere aurreikusten ditu 1.200 langile ingururi eragingo dien akordio berriak. Gainera, errelebo-kontratuak egiteko babesak edo lanaldi partzialeko langileentzako urteroko lanaldi minimoak ere ezartzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X