Uztailak 21, EBZ interes tasak igotzen hasi zenetik urtebete
Gaur urtebete da Europako Banku Zentralak erabaki garrantzitsu eta guztiz ezohikoa hartu zuenetik: interes tasak igotzea inflazioari aurre egiteko. Lehen aldia zen 11 urteren ostean, eta Ukrainako gerrak eragindako inflazioa baretzea zuen helburu. Puntu erdiko igoera "apal" batekin hasi zuen bide hori, % 4n kokatu da jada igoera, EBZren zortzi bileren ostean, horietan guztietan, diruaren prezioa igotzea erabaki baitu.
EBZren helburu nagusia inflazioari % 2tik behera eustea da, eta iazko uztailean % 10,8an zegoen Espainian, eta % 8,9an Europan. Egoera horren aurrean, eta kontuan hartuta Erreserba Federalak eta Ingalaterrako Bankuak inflazioaren aurkako lehen urratsak emanda zituztela, Christine Lagardek gidatzen duen erakundeak prezioaren igoerari ekitea erabaki zuen.
Igoeraren ondorioak sakonak izan dira, hiritarren erosahalmenari begiratuta bereziki; izan ere, ekaina bukaeran eitb.eus-en argitaratu genuen moduan, Euriborrak % 4ko langa gainditu du 2008ko udazkenetik lehen aldiz, eta, ondorioz, erdi mailako hipoteka bat duela bi urte baino 340 € garestiagoa da hilean.
Gaur, aurrekoarekin lotuta, INEk maiatzeko hipoteka berrien datua eman du: % 24 egin du behera hipoteka berrien kopuruak, azken bi urte eta erdian izandako jaitsierarik handiena. Maiatzeko beherakadarekin, hipoteka berrien kopuruak lau hilabetez egin du behera jarraian.
Finantzaketa, hortaz, askoz garestiagoa da etxebizitza erosi nahi dutenentzat, baita dagoeneko ordaintzen ari direnentzat ere. Baina ez hori bakarrik, enpresentzat ere bada garestiagoa, baita maileguen, kredituen, bermeen eta bonoen kasuan ere.
Cepyme Enpresa Txiki eta Ertainen Konfederazio Espainiarrak gaur bertan ohartarazi du enpresen zifrek "desazelerazio kezkagarria" erakusten dutela, eta egoerak okerrera egiten jarraituko duela datozen hilabeteotan, EBZaren politikaren ondorioz.
Horrez gain, gastuan ere eragina izan du interes tasen igoerak, aurten % 2,1 haztea aurreikusi baitute, iaz % 4,4 hazi bazen ere, hori guztia KPIaren eta interes tasen igoeraren ondorioz, CaixaBank Researchen arabera.
Izan ere, ekonomialari eta Deusto Bussiness Schooleko irakasle den Massimo Cermellik EITB Mediari egindako adierazpenetan esan duenez, etxeetako erosahalmena % 15-20 inguru jaitsi da azken urtean, interes tasen igoeraren ondorioz, eta horrek eragin zuzena dauka kontsumorako bideratzen den gastuan.
EBZren hurrengo bilera uztailaren 27an izango da, eta aurreikusi dutenez, diruaren prezioa igotzen jarraitzea espero da. Lagardek ekainaren 15eko bileraren ostean adierazi zuenez, "litekeena da" erakundeak interes tasak berriro igotzea. "Bidaia bukatu al da? Ez. Oraindik ez gara heldu gure helmugara".
Adituen arabera, joera aldaketa udazkenean etor liteke (EBZk ez ditu bilera gehiago egingo irailaren 14ra arte), kontuan hartuta aurretik egindako igoera guztiak, eta Europan inflazioa baretzen hasia dela. Edonola ere, EBZean puri purian dagoen eztabaida da, ikusteko dago hurrengo astean Lagardek itxaropen argirik emango ote duen.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñigo Ucin izango da Ayesa Digitalen presidente ez exekutibo berria
Erantzukizun hori hartuko du Ibermatica zena Euskadira itzultzen denean hasiko den etapa berrian. Ibermatica astearte honetan sartuko da ofizialki Ayesa Digitalen.
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.