Gasolina eta gasolioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erregaien prezioak gora egin du bosgarren astez jarraian, abuztuko zubiaren atarian

Gasolina aurreko astean baino % 1,82 garestiagoa dago, litroko 1,68 euroan. Bosgarren astez jarraian, dieselak ere gora egin du (% 3,4), eta litroko 1,552 eurora iritsi da.
Gasolindegi bat. Argazkia: EFE
Gasolindegi bat. Argazkia: EFE

Erregaien batez besteko prezioak goranzko joerarekin jarraitu du aste honetan, eta bosgarren astez jarraian gora egin du. Horrela, abuztuko zubiaren atarian, gasolinak urteko preziorik garestiena du.

Zehazki, gasolina aurreko astean baino % 1,82 garestiago dago, litroko 1,68 euroan. Horrela, 2022ko azken asteko mailara itzuli da, Europar Batasuneko Petrolio Buletinaren datuen arabera.

Dieselaren batez besteko prezioak ere gora egin du bosgarren astez jarraian (% 3,4), eta litroko 1,552 eurora iritsi da.

Gorakada horiek kontuan izanda, bi erregaien prezioek gainditu egiten dituzte 2022an Ukrainako gerra hasi aurretik zituzten prezioak. Diesel litroko 1,479 euro eta gasolina litroko 1,594 euro ordaintzen ziren orduan.

Erregaien prezioaren goranzko joera hori abuztuko zubia hasi eta ordu gutxira gertatzen da; izan ere, aurreikuspenen arabera, urteko asteburu honetan ibiliko dira ibilgailu gehien Estatuko errepideetatik.

Hala ere, bi erregaiak urrun daude duela urtebete inguru izan zituzten maximoetatik, 2022ko uztailean gasolina 2,141 euroraino eta gasolioa 2,1 euroraino iritsi baitziren.

Prezio horiekin, 55 litroko depositu bat dieselarekin betetzeko 85,3 euro ordaindu behar dira egun, eta 103,9 euro (18,6 euro gehiago) ordaindu behar ziren iaz, sasoi berean, orduan indarrean zegoen litroko 20 zentimoko deskontua barne.

Gasolinaren kasuan, 55 litroko depositu bat gasolinarekin betetzeko 92,4 euro pagatu behar dira orain, 2022ko aldi berean 104,5 euro (11 euro gehiago) ordaindu behar ziren arren.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X