LAN-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

78 urteko gizonezko bat hil da Fiteron izandako lan-istripuan

Merkantzia husten ari zela, erori egin da gizonezkoa eta tokian bertan hil da. Fiteroko bizilaguna zen.
Istripua izan den lekua, Fiteron.
Istripua izan den lekua, Fiteron. Argazkia: Guardia Zibila

78 urteko gizonezko bat hil da Fiteroko Nekazaritza Kooperatiban gaur izan den lan-istripuan. Lehen informazioen arabera, erorikoa izan du, merkantzia husten ari zela. Lekuan bertan zendu da. 12:00ak aldera gertatu da ezbeharra.

Abisua jaso ondoren, Nafarroako Guardia Zibilaren Polizia Judizialaren Unitate Organikoko agenteak bertaratu dira, ikuskapen teknikoa egiteko eta istripuaren arrazoiak argitzeko ikerketa bideratzeko.

24 orduan hiru pertsona lan-istripuz Euskal Herrian. Atzo, 35 urteko emakume bat hil zen Adunan, sagar-bilketan ari zela traktorearekin istripua izanda, eta Amurrion, 32 urteko gizonezko bat zendu zen in itinere izandako trafiko-istripu  batean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X