Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pedro Azpiazu: "Euskadiko ekonomiaren hazkundea sendoa da, enplegua sortu eta langabezia murriztuko du"

Ekonomia eta Ogasun sailburuak iragarri du EAEko erakundeen diru-bilketaren aurreikuspena 18 mila milioira iritsiko dela, baina gaineratu du ziurgabetasun garaia dela, ekonomia gerrak bezalako faktoreen mende dagoelako.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua. Irudia: Radio Euskadi
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua. Irudia: Radio Euskadi

Finantzen Euskal Kontseiluaren bileraren ondoren, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan iragarri du aurten diru-bilketaren aurreikuspena % 5,7koa izango dela, eta 18 mila milioi eurora igoko dela.

Beste urte batez PFEZa deflaktatzeko akordioaren berri eman dute. 2024rako % 2,5eko deflaktazioa izango dela iragarri dute. Sailburuaren arabera, "inflazioak herritarren erosteko ahalmenaren galeran izan dezakeen eragina murrizteko" neurri bat da.

Datorren urtean, aurreikuspenen arabera, EAEko ekonomia % 1,7 haziko da, eta horrek 13.000 enplegu berri sortuko lituzke datorren ikasturtean.

Aberatsenei ezarriko dieten zerga berriari dagokionez, diru-bilketan zenbateko "oso txikia" izatea espero du sailburuak, eta, gogorarazi duenez, neurri horrek iraupen mugatua izango du: "datorren urtean amaituko da". Azkenik, aurrekontuei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak 15 mila milioi euro inguruko zenbatekoan lan egiten duela azaldu du, Iñigo Urkullu lehendakariak aurreratu bezala.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X