FACUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BEZ murriztua duten oinarrizko elikagaien % 52 garestiagoak dira neurria indarrean sartu zenean baino

Facua kontsumitzaileen elkarteak BEZaren deskontua duten ia mila produkturen prezioak aztertu ditu zortzi supermerkatu kate handitan (Alcampo, Aldi, Carrefour, Dia, Eroski, Lidl, Hipercor eta Mercadona).
Frutak eta barazkiak saltoki batean
Frutak eta barazkiak saltoki batean. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak hala erabakita BEZ zerga kenduta edo murriztuta duten oinarrizko elikagaien % 52 garestiagoak dira orain 2023. urtearen hasieran neurria indarrean sartu zenean baino. Zehazki, BEZaren deskontua duten ia mila produkturen prezioak aztertu ditu Facua kontsumitzaileen elkarteak zortzi supermerkatu kate handitan (Alcampo, Aldi, Carrefour, Dia, Eroski, Lidl, Hipercor eta Mercadona).

Guztira, 963 elikagairen prezioak aztertu ditu, urriaren 2an, 3an, 10ean eta 11n. Horietatik, 505 produktu (% 52,4) abenduaren 30ean BEZaren beherapena aplikatu ondoren baino garestiagoak dira.

Kontsumitzaileen elkarteak emandako datuen arabera, prezioak pixkanaka igo dituzte urtarriletik hona. Urtarrilean, produktuen % 6,7 bakarrik ziren garestiagoak; otsailean, % 17,4; martxoan, % 30,8; apirilean, % 42; maiatzean, % 43,8; ekainean % 44,7; uztailean, % 47; abuztuan, % 48,4; irailean, % 48,9; eta urrian, % 52,4.

Prezio igoera izan duten 505 produktuetatik 153 frutak edo barazkiak dira (% 30,2), 103 oliba olioak (% 20,3), 73 esneak edo esnekiak (% 14,4), 72 arrozak edo pastak (% 14,2), 47 lekaleak (% 9,3). Gainerako 57ak arrautzak, irinak edo ogiak dira.

Astelehen honetan argitaratutako txostenaren arabera, urrian Hipercor katean atzeman dituzte igoera handiena (% 66,4). Halaber, horren atzetik ageri dira Carrefour (% 60), Alcampo (% 57,2), Aldi (% 54,3), Eroski (% 50,3), Lidl (% 48,3), Mercadona (% 39,7) eta Dia (% 38,1 %).

Bestalde, Facuak beste behin gogorarazi du BEZaren jaitsiera aplikatu behar den produktuetan galarazita dagoela prezioak igotzea, kostuak igotzen direnean, salbu.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X