BIDAIARIEN TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko, Donostiako eta Gasteizko aireportuek inoizko urririk onena izan dute aurtengoa

Bidaiarien trafikoa % 18,3 hazi da Loiun, % 25,5 Hondarribian eta % 33,3 Hondarribian, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Hegazkin bat Bilboko aireportuan lur hartzen
Hegazkin bat Bilboko aireportuan lur hartzen. Artxiboko argazkia: EFE

Bilboko, Donostiako eta Gasteizko aireportuek urrian inoiz izandako daturik onenak lortu dituzte aurreko hilabetean. Bidaiarien trafikoa % 18,3 hazi da Loiun, % 25,5 Hondarribian eta % 33,3 Hondarribian, hurrenez hurren, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta.

Bizkaiko aireportuan 611.659 bidaiari zenbatu dituzte bere historiako urririk onenean, 2022ko hil berean baino % 18,3 gehiago. Lurreratze eta aireratze mugimenduak 5.016 izan dira, hau da, urtebetean % 12,8 egin du gora.

Bestalde, Gasteizko aireportuak % 33,3ko hazkundea izan du urrian bidaiarien kopuruan, 2022ko hil bereko datuekin alderatuta, guztira 28.198 bidaiari izan baititu. Lurreratze eta aireratze mugimenduei dagokienez, % 6,3 igo dira iazko urritik aurtengora, 1.233 izan baitira.

Azkenik, Donostiako aireportuak 45.049 bidaiari izan ditu, iazko hilabete berean baino % 25,5 gehiago. Operazio kopuruari dagokionez, urrian 1.233 lurreratze eta aireratze erregistratu dituzte aireportu horretan, iazko urrian baino % 6,3 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X