Enpresaburuen Elkartea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CEOEk proposatu du 2024an lanbide arteko gutxieneko soldata 1.124 eurora igotzea, eta 2025ean 1.145,77 eurora

Kasu bietan aplikagarria litzateke 2024rako zein 2025erako sindikatuekin hitzartutako akordioetan aurreikusitako berme klausula.
Bi gizon obra batean lanean
Bi gizon obra batean lanean. Argazkia: EFE

Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak (CEOE) sindikatuei eta Gobernuari proposatuko die lanbide arteko gutxieneko soldata % 3 igotzea 2024an —1.080 eurotik 1.124,4 euroraino—, eta % 3ko beste igoera bat egitea 2025ean, hilean 1.145,77 eurora iritsi arte.

Kasu bietan aplikagarria litzateke 2024rako zein 2025erako sindikatuekin hitzartutako akordioetan aurreikusitako berme klausula.

Zuzendaritza Batzordeak egin duen bileran adostu dute proposamena. Izan ere, Lan eta Ekonomia Sozialerako Ministerioak aurki deituko ditu bilerara eragile sozialak, gutxieneko soldataren eguneratzeaz jarduteko. Horixe da, behintzat, egunotan Yolanda Diaz Lan ministroak jakinarazi duena.

Hala, ohar baten bidez, patronalak adierazi du bere proposamena CCOO eta UGT sindikatuekin Enplegurako eta Negoziazio Kolektiborako V. Akordioan adostutakoaren ildotik doala.

"Enpresari taldeek egokitzat jo dute igoera, lanbide arteko gutxieneko soldataren eta negoziazio kolektiboaren baitan adosten diren gainerako soldaten artean korrelazioa egon dadin", esan du CEOEk oharrean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X