Euriborra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euriborrak jaitsiera azkartu du, eta % 4ko langaren azpitik dago

20231207133712_euriborra-atsedenaldian_
18:00 - 20:00
Euriborrak jaitsiera azkartu du, eta % 4ko langaren azpitik dago
Hipotekak kalkulatzeko erabiltzen den Euriborra beheranzko joeran dago, eta horrela jarraitzea aurreikusten da. Jaitsierak, lehendabizi, enpresentzat izango da mesedegarria, maileguak sei hilabetean behin kalkulatzen dituztelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak Tubos Reunidosentzat irtenbideak bilatzeko prest dagoela adierazi du

Kongresuan egindako adierazpenetan, Carlos Cuerpo Ekonomia ministroak ziurtatu du Gobernuak "eskua luzatuta" duela sektore estrategikoetako enpresen bideragarritasuna bultzatzeko neurriak bilatzeko. EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, ministroak esan du aurretik ere laguntzak jaso izan dituela: "112 milioi euro kaudimenari laguntzeko funtsaren bidez, 20 milioi euro baino gehiago zortzi finantza-erakundetatik, ICO abalen lerroari esker, eta ia 10 milioiko laguntzak, industria elektrointentsiboa izateagatik".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X