Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuaren inplikazioa eskatu dute sindikatuek, Iberiako lurreko zerbitzuetan lanuzte gehiago baztertu gabe

Gaurko honetan ere atzerapenak izaten ari dira Loiuko aireportutik irten behar diren hegaldietan, lan protestaren ondorioz.
Bidaiari bat bere hegaldia zein orduan aterako den begiratzen
Bidaiari bat bere hegaldia zein orduan aterako den begiratzen. Argazkia: EFE

Iberiako lurreko zerbitzuetan egiten ari diren lanuzteak arazo andana sortu du Loiuko aireportuan azken orduotan ere, maletak kargatzea eta deskargatzea baita greban dauden langile horien zereginetako bat.

Iberiako iturriek, ordea, adierazi dute arazo horri irtenbidea ematen ari dela konpainia, furgonetan bidaiarien maletak Madrilera eramaten dabiltzala arrazoituta, "handik ekipaje bakoitza dagokion lekura bidal dezaten".

Nolanahi dela, gaurkoan ere, anabasa eragin du grebak Loiuko aireportuan. Izan ere, Iberia taldeak beste konpainia batzuentzat egiten du behar aireportu horretan: Vuelingentzat, Lufthansarentzat, Turkish Airlinesentzat, WizzAirrentzat edo Air Lingusentzat, esaterako.

Guztira, 300 bat behargin daude grebara deituta, eta ondorioz, atzerapenak izaten ari dira gaur ere Loiuko aireportutik irten behar diren hegaldietan.

UGT eta CCOO sindikatuetako iturrien esanetan, 06:45etik (lehen hegaldia ateratzen den ordua) 11:00etara, hegaldi guztiak ordubeteko atzerapenarekin atera dira.

Kaos egoera hori gorabehera, enpresak ez du "urrats bakar bat eman, gatazkari konponbidea bilatze aldera", sindikatuek adierazi dutenez. Gauzak horrela, bihar bertan protestaren balorazioa egingo dute, eta egoki jotzen dituzten erabakiak hartu, greba deialdi gehiago baztertu gabe, aurreratu dutenez.

Aurretik, Euskadin CCOO sindikatuak duen idazkari nagusi Loli Garciak Espainiako Gobernuari galdegin dio, Aenarekin batera, lan gatazkan esku har dezala, "Estatu arazo" baten aurrean daudela iritzita.

Aldi berean, bidaiariei barkamena eskatu die, Iberiaren "kudeaketa kaskarra" salatu ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X