EAEko turismoak 2022ko zenbakiak hobetu ditu 2023an, eta hoteletan izandako sarrerak % 10 hazi dira
Euskal Autonomia Erkidegoak 2022an turismo arloan izandako datuak hobetu zituen iaz, hotelei dagokienez behintzat. Izan ere, hotel-establezimenduetan izandako turisten sarrerak % 10,4 hazi ziren eta gaualdiak, berriz, % 12, Eustat estatistika erakundeak gaur argitaratutako datuen arabera. Guztira, 3.687.240 pertsonak hartu zuten ostatu EAEko hoteletan, eta 7.214.545 gau igaro zituzten.
2023ko abenduan, bisitarien sarrerak % 6,6 hazi dira eta gaualdiak % 7,0, 2022ko abenduaren aldean.
Gaualdiek tankera berean egin dute gora aurreko urtearen aldean: % 18,2 Araban, % 11,8 Bizkaian eta % 10,3 Gipuzkoan. Gainera, nabarmen egin dute gora turista atzerritarren sarrera eta gaualdi kopuruak, % 19,7 eta % 21,3, hurrenez hurren.
Hiriburuei dagokionez, Gasteizen igo dira gehien sarrerak, % 14,8, Donostiaren (% 11,3) eta Bilboren aurretik (% 10,9). Gaualdien kasuan, antzera, urte arteko hazkundea % 23,3koa izan da Gasteizen, %12,9koa Bilbon eta %11,4koa Donostian.
Batez besteko egonaldia 1,96 egunekoa izan zen EAEn 2023an, aurreko urtean baino handiagoa, orduan 1,93koa izan baitzen. Araban gehiago egin du gora (1,87tik 1,98ra), Bizkaian ia berdina izan da (1,91tik 1,92ra), eta Gipuzkoan pixka bat igo da (1,97tik 1,99ra).
Hotel-establezimenduetako okupazio maila % 57,8koa izan zen iaz EAEn, plazen arabera neurtuta, eta % 68,5, berriz, logelen arabera neurtuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.