TURISMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia % 25 turista gehiago zenbatu dituzte EAEko apartamentu turistikoetan, 2023an

Landetxeen kasuan, berriz, sarrerak 2022koak baino % 2,3 handiagoak izan dira. Gainera, atzerritarren gaualdi kopurua nabarmen hazi da bai apartamentu turistikoetan (% 26,5) eta landetxeetan (% 16,4).
Sarrerak eta gaualdiak EAEko apartamentu turistikoetan (2023ko datuak)
Sarrerak eta gaualdiak EAEko apartamentu turistikoetan. Grafikoa: EITB Media

Iaz, 176.781 pertsonak hartu zuten ostatu EAEko apartamentu turistikoetan, 2022an baino % 24,7 gehiago, eta landetxeetan, 172.918 turista zenbatu dituzte, % 2,3 gehiago, Eustat estatistika erakundeak gaur argitaratutako datuen arabera. Gaualdi kopuruaren urte arteko hazkundea % 17koa izan da apartamentu turistikoetan, eta, % 2,8koa, ostera, landetxeetan.

Gainera, atzerritarren gaualdi kopurua nabarmen hazi da bai apartamentu turistikoetan (% 26,5) eta landetxeetan (% 16,4).

EAEko apartamentu turistikoen kasuan, datuek hobera egin dute 2022tik 2023ra bai sarrerei eta baita gaualdi kopuruari dagokionez ere. Guztira, 176.781 sarrera eta 627.157 gaualdi zenbatu dituzte, % 24,7 eta % 17 gehiago, hurrenez hurren.

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, hirurek hobetu dituzte 2022ko datuak. Apartamentu turistikoetako sarrerak % 40,2 igo dira Gipuzkoan, % 20,4 Bizkaian eta % 13,9 Araban. Gaualdi kopuruari begiratuta, nabarmen gehiago hazi dira Bizkaian (% 20,5) eta Gipuzkoan (% 19), Araban baino (% 3,9).

Apartamentu turistikoetan ostatu hartu zutenetatik % 35,8 atzerritarrak izan ziren, 2022an izandako % 32,7aren gainetik.

Okupazio maila, plazak kontuan hartuta, % 37,1koa izan zen, eta apartamentu guztiak aintzat hartuta, % 62,3, % 1,2 eta % 1 gutxiago, hurrenez hurren.

Landetxeei dagokienez, % 2,3ko igoera izan da sarreren kasuan eta % 2,8koa gaualdien kasuan. Horrela, 2023an 172.918 pertsonak hartu dute ostatu landetxeetan eta guztira 446.374 gau egin dituzte. Sarrerak % 0,3 eta % 4,9 igo dira Araban eta Gipuzkoan, eta, aldiz, % 0,5 jaitsi, Bizkaian.

Gaualdi kopuruetan igoerak izan dira lurraldeetan: % 9,2 Araban, % 3,9 Bizkaian eta % 0,4 Gipuzkoan. Atzerriko bisitariak Euskal AEko mota horretako establezimenduetako sarrera guztien % 25,0 izan dira 2023an, 2022an baino % 18,5 gehiago. Bisitari horietatik % 25 atzerritarrak izan ziren, 2022an atzerritarren portzentajea % 18,5ekoa izan zenean.

Batez besteko egonaldia 2,58 egunekoa izan da 2023an, aurreko urtean baino pixka bat gehiago (2,57). Okupazio maila % 28,9koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 32,8koa, berriz, logelen arabera neurtuta, % 1,6 eta % 1,5 gehiago, hurrenez hurren.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X