Europako Banku Zentrala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBZk ez du interes tasetan aldaketarik egingo, eta horiek jaisteko aurreikuspenak "hoztuko" ditu

Europako Banku Zentraleko kontseilari batzuek ez dute baztertu apirilean interes tasak jaistea. Adierazpen horiek gorabehera, Eburyko aztertzaileek onartu dute "geroz eta zailagoa" dela EBZeko adituen aurreikuspena betetzea.
EBZeko presidente Christine Lagarde
EBZeko presidente Christine Lagarde. Argazkia: EFE

Europako Banku Zentralaren (EBZ) Gobernu Kontseiluak bere horretan utziko ditu interes tasak eurogunean, hirugarrenez jarraian, eta aurretik izandako hamar igoeraren ondotik. Bilera osteko prentsaurrekoan, Christine Lagarde presidenteak interes tasak jaisteko aurreikuspenak "hoztuko" ditu, gainera.

Iragan astean, Davosen Munduko Ekonomia Foroa egin zenean, Lagardek mezu argia igorri zien inbertitzaileei, onartu baitzuen, datuetan aldaketa handirik egon ezean, uda iritsi arte EBZk ez duela interes tasak jaisteko erabakirik adostuko.

Zentzu horretan, ohartarazi zuen oraindik ere ezengonkortasun maila handia dela, eta adierazle batzuk ez direla EBZk nahiko lukeen mailan "ainguratu". Horrez gain, azpimarratu zuen garrantzitsua zela soldaten eboluzioari buruzko datuak pilatzen jarraitzea.

Agertoki horren aurrean, MFS Investment Managementeko merkatuen zor subiranoaren azterketan arduradun denak, Peter Govesek, iritzi dio gaurko bileraren tonua ildo beretik joango dela, hots, "ezinbestean, interes tasak % 4,5ean utziko dituztela, inflazioari euste aldera".

Horren haritik, Eburyko aztertzaileek onartu dute "geroz eta zailagoa" dela apirilean interes tasak jaisteko aukeraren inguruan EBZeko zenbait kontseilarik egindako aurreikuspena betetzea. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X