Argindarraren BEZa % 21era itzuliko da martxoan, eta horrek urteko batez besteko faktura % 15 garestituko du
Otsaila amaitu baino lehen, argindarraren prezioa hilabetea megawatt/orduko 42 eurotik beherako batez bestekoan ixteko bidean da, hiru urtean izan duen salneurririk baxuenean. Ondorioz, martxoan elektrizitateari % 21eko BEZa ezarriko zaio berriro, gaur egun % 10ekoa denean.
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) % 10etik % 21era igotzeak % 15eko igoera ekarriko dio bezero baten urteko batez besteko fakturari, 467 eurotik 539 eurora igaroz, sektoreko datuen arabera.
Are gehiago, urtebete barru azken kontsumitzailearen faktura elektrikoa % 25 garestitu daiteke (117 euro gehiago urtean) zergen igoeraren ondorioz, sektorearen kalkuluen arabera.
Otsail honetan, elektrizitatearen prezioa bereziki baxua izaten ari da handizkako merkatuan, eguzkitan eta, batez ere, haizean, eguraldi oparoari esker. Ordu askotan, kostua zero izan da, eta eguneko batez besteko salnuerriak ez dira hamar eurotik gorakoak izan azken astean.
Ezustekorik ezean, 'pool'eko elektrizitatearen batez besteko prezioak MWh bakoitzeko 41,245 eurotik oso gertu bukatuko du otsailean; duela urtebete 132,7 eurokoa zen, eta joan den urtarrilean 74 eurokoa.
Hilabeterik merkeena da 2021eko otsailaz geroztik, orduan handizkako merkatuko batez besteko prezioa 28,5 eurokoa izan baitzen. Hilabete geroago, martxoan, batez besteko prezioa 44,45 eurokoa izan zen, eta ordutik aurrera argindarra garestitzen hasi zen 2022ko martxoko maximo historikora arte, Errusiak Ukrainan erasoaldia hasi zuenean.
Asteazken honetan, elektrizitatea duela urtebete baino % 92,9 merkeagoa izango da, orduan 132,68 euro/MWh ordaindu baitzen batez beste, 2024an orain arte izandako gehieneko prezioa (113,83 euro/MWh) baino garestiagoa.
Duela bi hilabete, Espainiako Gobernuak argindarraren fakturan beherapen fiskala luzatu zuen, Errusiak Ukrainan egindako erasoaren ostean izandako prezioen igoeraren ondorioz.
Erabakiak elektrizitatearen BEZa ezartzen zuen, % 5etik % 10era pasaz, eta neurria 2024. urte osoan mantenduko zen. Hala ere, salbuespen bat erantsi zitzaion: fakturazio-aldiaren azken egunaren aurreko azken hilabete naturalari dagokion eguneko merkatuaren batez besteko prezio aritmetikoa 45 eurotik beherakoa izatea megawatt bakoitzeko.
Honenbestez, BEZaren igoera kontratu mota guztiei aplikatuko zaie, baina aurreikustekoa da eragin handiena merkatu librean kontratuak dituzten kontsumitzaileek nabarituko dutela – oro har, tarifa finkoak dituztenek, tarifa arautua dutenei – errenta baxuenak eta familiak, besteak beste – prezio baxuek arinduko baitiete igoera hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 pertsona inguruk egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea 'Rentafacil' izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.