Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba eguna dute gaur Bizkaibusen eta Euskotrenen, gidarien aurkako erasoak salatzeko

Sindikatuen arabera, lanuztea "jarraipen zabala" izaten ari da, eta % 30eko gutxieneko zerbitzuak baino ez dabiltza. Eraso fisikoak eta hitzezkoak behin eta berriz jasaten dituztela salatu dute.
20240319090857_bizkaibus_
18:00 - 20:00
Greba Bizkaibusen eta Euskotrenen, langileen aurkako erasoak salatzeko

Bizkaibuseko eta Euskotreneko langileen "jarraipen zabalarekin" ari dira egiten bi enpresetan gaurko deituta dagoen greba. Lanuztearekin gidarien aurkako eraso fisikoak eta hitzezkoak ugaritu egin direla salatu nahi dute. Sindikatuek ohar bidez jakinarazi dutenez, grebari emandako erantzuna "oso zabala" izaten ari da eta

Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 30eko gutxieneko zerbitzuak baino ez daude martxan. Guztira, 2.500 langile baino gehiago zeuden mobilizatzera deituta.

Grebaz gain, manifestazioak ere daude deituta. Bilbon, goizean goiz egin dute aurrenekoa (08:00etan EITBko egoitzatik abiatuta, foru jauregia helmuga). Ehunka langile bildu dira, eta martxa dela eta, ilarak sortu dira San Mameseko sarbidean. Donostian, berriz, elkarretaratzea egingo dute 11:30ean Easo plazan.

Aurrena, Bizkaibusen deitu zuten greba LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek. Langileen aurkako erasoen "igoera" eta "larritasuna" salatu nahi dute.

Deialdiaren berri eman zutenean sindikatuek salatu zutenez, "urteak" daramatzate "eraso fisikoen gorakada" eta "irainen normalizazioa" salatzen, baita "errespetu faltak" ere.

Sindikatuetako ordezkariek arabera, "Bizkaibuseko langileak eskaintzen duten zerbitzu publikotik urrun dauden egoerak bizitzen ari dira".

Ildo horretan, "errespetua" eskatu dute lanera joan ahal izateko eta urtero garraiatzen dituzten milioika erabiltzaileei arreta emateko, eta, aldi berean, "ia erabiltzaile guztien babesa eta errespetua" eskertu dute.

Hala ere, onartu dute "kezkatuta" daudela "langileak beren lanpostuetara segurtasunez joatea zailtzen duten" egoeren gorakadarekin.

Ildo horretan, ziurtatu dute denbora daramatela "sozializazio-kanpainak, errespetukoak, baina baita giza baliabideak, teknologia berriak eta gerta daitezkeen egoera horiek minimizatuko dituzten ekintzak ere" eskatzen, egunero kalean dauden profesionalei estaldura eskainiz, garraio publikoaren "segurtasuna zainduz" eta zerbitzua ematen dutenak zainduz.

Gerora, Euskotreneko plantillak egin zuen bat Bizkaibusek deitutako lanuztearekin, beharginek euren lantokian pairatzen dituzten erasoak salatzeko. Kasu honetan, ELA, LAB, CCOO, UGT eta CGT-ESK sindikatuena izan zen deialdia. 

Gutxieneko zerbitzuak

2024ko martxoaren 18an, bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak emandako aginduari jarraituz, biek ala biek % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte. 

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X