LEHEN SEKTOREA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi nekazari atxilotu dituzte Gasteizen familia nekazaritzari buruzko kongresuaren harira egindako protestan

Europa Biltzar Jauregian egin dute batzarra, eta eraikinaren atarian izan dira protestak. Espainiako Gobernuko Nekazaritza ministroa iritsi denean sortu dira tentsio uneak nekazarien eta Ertzaintzaren artean.
Ertzaintzak emakumea atxilotu duen unea, Gasteizen, gaur. Argazkia: EFE
Ertzaintzak emakumea atxilotu duen unea, Gasteizen, gaur. Argazkia: EFE

Bi nekazari atxilotu dituzte gaur goizean Gasteizen izandako protestetan. Munduko Landaguneak antolatuta, 'Familia-Nekazaritza: gure planetaren iraunkortasuna' goiburupean VIII. Mundu-Konferentzia egin dute Arabako hiriburuan, joan den astelehenean hasita. Gaurko amaiera ekitaldira, besteak beste, Luis Planas Espainiako Gobernuko Nekazaritza ministroa gonbidatu dute, eta hori aprobetxatu dute nekazari eta abeltzainek protesta bertara eramateko.

Europa Biltzar Jauregian izan da biltzarra, eta eraikinaren atarian bildu dira dozenaka nekazari (300 bat traktore), lurralde ezberdinetatik joandakoak, Trebiñu eta Araba Landaren Alde elkarteak deituta.  Lehen sektorearen egoera babestea eskatu dute, horretara bideratutako politiken bidez.

Modu baketsuan egiten ari zen protesta Planas ministroa iritsi denean garraztu da. Tentsio uneak bizi izan dira nekazarien eta Ertzaintzaren artean, eta gizonezko bat eta emakumezko bat atxilotu dituzte han bertan. Ondoren, egoera baretu egin da. 

Ertzaintzaren karga. Argazkia: EFE Ertzaintzaren karga. Argazkia: EFE

Gertakarien aurrean, nekazarien ordezkariek hitza hartu dute euren aldarrikapenen berri emateko. Elikadura-katearen legea betearaztea eskatu dute, dagokionari ekoizpen-kostuak ordainaraziz, eta EBk kanpoko herrialdeekin dituen merkataritza-harremanak eteteko: kanpoko elikagaiei ez zaizkiela hemengo baldintzak ezartzen esan dute. Era berean, burokrazia arintzeko neurriak exijitu dituzte.

Horrez gain, otsoaren edota EHE (Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoa)  "mehatxuen aurrean" neurriak behar dituztela azaldu dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X