Espainiak kaleratzea malgutu behar duela azpimarratu du Nazioarteko Diru Funtsak
Nazioarteko Diru Funtsak azken lan-erreformak Espainiako lan-merkatuaren behin-behinekotasun tasan izan duen eragina nabarmendu du, baina beharrezkotzat jo ditu neurri gehigarriak dualtasunari heltzeko eta egonkortasun handiagoa lortzeko, eta, horretarako, enpleguaren babesa malgutzea proposatu du. Bestalde, ohartarazi du kontu handiz ebaluatu behar direla gutxieneko soldataren igoera gehigarrien edo lanaldiaren murrizketaren ondorioak.
Espainia bisitatu duen Nazioarteko Diru Funtsaren misioak bere adierazpenean islatzen duenez, 2021eko lan-erreformak behin-behinekotasun tasa % 10 puntu baino gehiago (EBko batez besteko mailara) jaistea lortu bazuen ere, "politika gehigarriak behar dira" enpleguaren egonkortasun handiagoa lortzeko, zentzu zabalean.
Ildo horretan, erreformak lan-merkatuan dualtasunean duen eragina gorabehera, Nazioarteko Diru Funtseko teknikarien ustez, horrek enplegutik langabeziarako trantsizioetan duen eragin orokorra "ez da hain argia", eta etorkizunari begira, "enplegua babesteko legedia lasaitzea" proposatu dute, kaleratze-kostuen inguruko ziurgabetasuna murriztea barne, enplegatzaileak kontratu iraunkor mugagabeak egitera bultzatzeko.
Era berean, langile gehiago txandakatzen dituzten enplegatzaileen langabezia-prestaziorako kotizazioak handitzea proposatu du, eta sektore publikoan aldi baterako kontratuen erabilera murrizteak, aurreikusita dagoen bezala, aldi baterako kontratuen tasa murrizten jarraituko lukeela erantsi du.
Halaber, Nazioarteko Diru Funtsaren misioak beharrezkotzat jo du enplegu-politika aktiboak indartzea eta enplegu-eskaintzak onartzeko pizgarriak hobetzea, Espainian oraindik handia den egiturazko langabezia murrizteko.
Kontuz lanerako neurri berriekin
Zehazki, Nazioarteko Diru Funtseko teknikariek ohartarazi dute, azken bost urteetan % 50 baino gehiago igo ondoren, Gobernuak ezarritako batez besteko soldataren % 60ko helburura iritsi dela gutxieneko soldata, eta nabarmendu dute edozein igoera gehigarrik kontuan hartu beharko lituzkeela kualifikazio txikiko enpleguan izan ditzakeen ondorio kaltegarriak, eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldata Aztertzeko Aholku Batzordearen gomendioek gidatu beharko luketela.
Espainiako etxebizitzen merkatuari dagokionez (prezioek neurrizko igoera izan dute bertan), Nazioarteko Diru Funtsaren misioaren arabera, eskuragarritasuna hobetzeko, Espainiako agintariek "eskaintzaren estimulua lehenetsi beharko lukete, eskariari lagunduz distortsionatu beharrean".
Zure interesekoa izan daiteke
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.