Finantza erakundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankinterrek 201 milioi euro irabazi ditu martxora arte, iazko aldi berean baino % 9 gehiago

Irabaziak lortu ditu Bankinterrek lehen hiruhilekoan, Espainiako Gobernuak bankuei ezarritako aparteko zergagatik 95 milioi euro (% 23 gehiago) ordaindu behar izan baditu ere.
Bankinter finantza erakundearen bulego bat
Bankinter finantza erakundearen bulego bat. Egile eskubiderik gabeko argazkia

Bankinter finantza erakundeak 201 milioi euroko irabazi garbiekin itxi du urteko lehen hiruhilekoa. Horrek esan nahi du etekina iazko lehen hiru hiruhilekoetan baino % 9 handiagoa izan dela aurten, banketxeak gaur ezagutarazitako emaitzen arabera.

Beraz, irabaziak lortu ditu Espainiako Gobernuak bankuei ezarritako aparteko zergaren bidez 95 milioi euro ordaindu behar izan baditu ere. Kopuru hori iaz ordaindutakoa baino % 23 gehiago da.

Diru-sarrerak (marjina gordina) % 7 egin zuten gora, 659 milioi eurora arte. Halaber, interesen marjinaren hazkundea % 11koa izan zen, 578 milioiraino. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X