Albiste da
EITB DATA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitza turistiko gehienak kostaldean daude

Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
Pisu turistiko gehieneko udalerriak, hiriburuez aparte.
Pisu turistiko gehieneko udalerriak, hiriburuez aparte.

Hiriburuak alde batera utzita, kostaldeko udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien. Erregistratutako kopururik handiena duten 25 udalerrien zerrendatik, lau hiriburuak kenduta, 13 kostaldean daude. Bermeok, Zarautzek, Hondarribiak eta Getxok 100 baino gehiago dituzte, guztien % 13,2. Gipuzkoako bi udalerriek tradizio turistikoa dute; ez, ordea, Bizkaikoek.

Barnealdeko udalerrien artean, nabarmentzekoak dira Tutera eta Lizarra, Nafarroan, eta Barakaldo eta Irun. Batzuk helburu turistikoak dira, neurri batean, eta besteetan nazioarteko azoka erakargarriak izaten dituzte. Udalerri handi samarrak dira, baina beste bi udalerri txiki ere ageri dira zerrendan: Baztan eta Busturia.

Lurralde guztietan, hiriburuak hartzen du etxebizitza turistiko gehien: % 40 inguru; Donostian, baina, % 63. Faktore hori gailentzen da etxebizitza turistikoen banaketan, baita "kosta faktorea" ere.Udalerri horietan mota honetako etxebizitzek duten eragina aztertzean, Espainian antzeko herri batzuei errepara diezaiekegu, biztanle kopuruan behintzat. Udalerri ertainei dagokienez, Bermeok, Hondarribiak eta Lekeitiok, 1.000 biztanleko 44-51 oheko tasarekin, kostaldeko beste udalerri batzuek baino ratio askoz txikiagoak dituzte, hala nola Llanesek (429 ohe 1.000 biztanleko), Asturiasen, edo Laredok (103 ohe 1.000 biztanleko), Kantabrian.Bizkaian, Mundaka nabarmentzen da ratio altuagatik (192 ohe 1.000 biztanleko), herri txikia izan arren. Hala ere, Nojakoa (396) baino txikiagoa da, nahiz eta tamainan antzekoak izan.Luzaideko kasua, Nafarroan, oso berezia da. 304 biztanle bakarrik izan arren, 24 etxebizitza turistiko daude bertan; beraz, 1.000 biztanleko 348 plaza ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X