Supermerkatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eroski taldeak 109 milioiko emaitza positiboarekin itxi du 2023a, aurreko ekitaldian baino % 70,3 gehiago

Gainera, Eroskik zorra 909 milioitik 671ra jaitsi du. Bestalde, Eroskik sare komertziala handitzen jarraitu zuen 2023an, 74 supermerkatu berri eta gasolina-zerbitzugune bat zabalduta.
Rosa Carabel Eroskiko buruzagia. Argazkia: EFE
Rosa Carabel Eroskiko buruzagia. Argazkia: EFE

Rosa Carabel Eroskiko buruzagiak jakitera eman duenez, taldeak 109 milioi euroko emaitza positiboarekin itxi zituen 2023a, eta zorra 909 milioitik 671 milioira jaitsi zuen. Gainera, mozkin operatiboa % 26,9 igo zen aurreko urtearen aldean, eta 259 milioira iritsi zen.

Rosa Carabelek azpimarratu duenez, "aurrerapauso handia emanda itxi dugu urtea, inflazioaren aurrean lan aparta eta kudeaketa eraginkorra eginez, eta aplikatutako estrategiek egungo erronka ekonomikoei erantzun diete".

2023an, elikadura produktuen eta kostu zuzenen inflazioa etengabe handitzen ari zela ikusita, Eroski salmenta-prezioetan duen eragina arintzen saiatu zen, eskaintzen, deskontu pertsonalizatuen, fidelizazio-kluben eta abarren bidez.

Bestalde, Eroskik bere sare komertziala zabaltzen jarraitu zuen 2023an, 74 supermerkatu berri eta gasolina-zerbitzugune bat zabalduta; gainera, bere presentzia handitu zuen Espainiako Estatuko toki askotan, hala nola, EAEn, Madrilen edo Andaluzian.

Taldeak 15 milioi euro baino gehiago bideratu zituen berrikuntza- eta garapen-proiektuetara, eta 2023an 31 berrikuntza-ekimenetan parte hartu zuen, horietatik hamar zentro teknologiko, unibertsitate eta startupekin elkarlanean.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosen aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoa azkenera arte mantentzeko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko, dagoeneko EAJren eta PSE-EEren mahai gainean dagoena. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X