BBVA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sabadell erosteko kapitala handitzea onartu dute BBVAren akziodunek

Carlos Torres BBVAko presidentearen arabera, Sabadell erosteko eskaintza publikoaren helburua banku "indartsuagoa, lehiakorragoa eta errentagarriagoa" sortzea da. Hori dela eta, erosketa prozesua "arrakastaz" gauzatzea espero du.
Carlos Torres BBVAko presidentea, Bilbon egin den akziodunen ezohiko batzarrean
Carlos Torres BBVAko presidentea, Bilbon egin den akziodunen ezohiko batzarrean. Argazkia: EFE

BBVAren akziodunek finantza erakundearen kapitala handitzea onartu dute, botoen % 96,04ren babesarekin, gaur Bilbon egin den akziodunen ezohiko batzarrean. Kapitala handitzea beharrezkoa du, hain zuzen ere, Sabadell erosteko eskaintza publiko oldarkorrean akzioak trukatzeko.

Carlos Torres BBVAko presidenteak bozketaren emaitza ezagutu berritan adierazi duenez, gaurkoa "pauso oso garrantzitsua" da, eta erosketa "arrakastaz" gauzatzea espero du.

Sabadelli egindako eskaintza "erakargarria" dela nabarmendu, eta helburua banku "indartsuagoa, lehiakorragoa eta errentagarriagoa" sortzea dela.

Akziodunen aurrean egin duen hitzaldian, operazioaren garrantzia estrategikoa azpimarratu du, eta, horrez gain, Sabadelleko akziodunei "aukeratzeko aukera" eman behar zaiela esan du. 

Balore Merkatuaren Espainiako Batzordearen oniritzia jaso ondotik, Sabadell erosteko eskaintza publikoa abiaraziko dela jakinarazi du Torresek. Edozein kasutan, prozesua hasiera-hasieratik "adiskidetsua" izan dela nabarmendu du.

Torresen esanetan, BBVAren eta Sabadellen arteko konbinazioa Europako bankuen artean proiektu "erakargarriena" da.

 

 

 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X