Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cementos Rezolako langileek manifestazioa egin dute Donostian enplegu-erregulazioko espedientearen aurka

cementos rezola manifestación manifestazioa donostia san sebastián efe
18:00 - 20:00
Cementos Rezolako langileek manifestazioa egin dute Donostian enplegu-erregulazioko espedientearen aurka
Uztailaren 5etik greba mugagabean dauden Donostiako Heilderberg Materials Cementos Rezolako langileak zuzendaritzak aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedientearen aurka kalera irten dira. Espedienteak 56 langileri eragingo die, lantegiko deskarbonizazio-prozesuaren baitan.

Zure interesekoa izan daiteke

Talgo EFE
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Sidenorren arabera, Talgok "etorkizuneko proiektu sendo batekin" ekin ahalko dio etapa berriari

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren esanetan, euskal partzuergoak Talgoren % 29,76 erosteko sinatutako akordioa "mugarri oso garrantzitsua" da urtea amaitu aurretik operazioa gauzatu ahal izateko. EAJk euskal industriaren aldeko apustuaren erakusgarri gisa ospatu du operazioa; EH Bilduk, berriz, albiste ontzat jo du, nahiz eta izen aldaketa eskatuko duen eta beheranzko joera hartua duen euskal ekonomiarentzat lagungarria izatea espero du.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

“Ipar Euskal Herrian, Asturiasen, Kantabrian… Europa osoan ari dira angula arrantzatzen, EAEn izan ezik”

Angula denboraldia hastear den honetan, Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek ezin izango dute angula arrantzatu, Jaurlaritzaren debekua dela eta. Unai Eizagirre Anguleroen Elkartearen lehendakariak onartu du angularen egoera ez dela ona, baina kritikatu du debekua Euskal Autonomia Erkidegoan soilik ezarri dela, eta, bien bitartean, Asturiasen, Galizian... angula arrantzatzen ari direla. Eurak soluzioaren parte direla nabarmendu dute, eta, Frantziako eredua jarri dute mahai gainean.   

Gehiago kargatu
Publizitatea
X