Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abuztuan iaz baino % 3,6 turista gehiago izan dira EAEko hoteletan; erdiak baino gehiago, atzerritarrak

Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 911.049 gaualdi zenbatu dituzte aurtengo abuztuan. Gainera, iazko abuztuarekin alderatuta, gaualdiak % 1,6 igo dira.
Okupazio maila, abuztuan, EAEko hoteletan
Okupazio maila, abuztuan, EAEko hoteletan. Grafismoa: EITB Media

Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 426.038 pertsonak hartu dute ostatu aurtengo abuztuan, iazko hilabete berean baino % 3,6 gehiago. Gainera, turista horien erdiak baino gehiago (% 53,4) atzerritarrak dira.

Eustat Euskal Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera, EAEko hoteletan 911.049 gaualdi zenbatu dituzte aurtengo abuztuan. Gainera, iazko abuztuarekin alderatuta, gaualdiak % 1,6 igo dira, 911.049raino.

EAEko hotel establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,14 egunekoa izan da abuztuan, aurreko urteko hil berean baino txikiagoa, orduan 2,18 egunekoa izan baitzen.

Okupazio maila % 85,8koa izan da abuztuan EAEko hoteletan, gelen arabera neurtuta. Halaber, gela eta egun bakoitzeko tarifa 144 eurokoa izan da, iazko abuztukoa baino % 5,8 garestiagoa.

Lurraldeka, Gipuzkoan eta, bereziki, Araban nabarmen hazi da bisitari kopurua abuztuan eta jaitsi, aldiz, Bizkaian. Arabako hoteletan 63.344 sarrera eta 127.134 gaualdi zenbatu dituzte abuztuan, aurreko urtean baino % 7,7 eta %7,4 gehiago; Gipuzkoan, sarrerak % 7,5 eta gaualdiak % 4,3 hazi dira, 173.914 sarrera eta 385.535 gaualdi izan ondoren, eta Bizkaian, aldiz, %1,1 sarrera gutxiago (188.780) eta %2,5 gaualdi gutxiago (398.380) izan dira.

Hiriburuei dagokionez, sarrerak % 12,9 igo dira Gasteizen eta % 7,4 Donostian, Bilbon %1,8 gutxitu dira. Ildo beretik, iazko abuztuaren aldean, gaualdiak %11,0 igo dira Gasteizen eta %8,1 Donostian; Bilbon, ordea, %3,3 jaitsi dira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X