Barne produktu gordina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomia % 1,8 hazi da bigarren hiruhilekoan eta 18.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

Dena dela, igoera ekonomiko hori Espainiako Estaturako aurreikusita dagoenaren azpitik (% 2,9) dago, baina Euroguneko ekonomiarako aurreikuspenaren gainetik (% 0,6). Arloka, zerbitzuek eta lehen sektoreek izan dute bilakaera onena; industrian, ordea, geldialdia sumatu da.
Emakumezko tabernari bat, lanean.
Zerbitzu sektoreak bilakaera ona izan du 2. hiruhilekoan. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 1,8 hazi da aurtengo bigarren hiruhilekoan, betiere iazko epe berarekin alderatuta. Horrez gain, 18.000 lanpostu sortu dira, gehienbat zerbitzuen sektorean. 

Eustat Euskal Estatistika Institutuak EAEko ekonomiaren bilakaeraren datuak eman ditu, apiriletik ekainera artekoak. Lehen hiruhilekoarekin erkatuta, % 0,4koa izan da igoera. 

Lurraldeka, datu onenak Bizkaian eta Gipuzkoan izan dituzte, % 1,9ko hazkundearekin; Arabak igoera apalagoa izan du, % 1,4koa. 

Igoera gorabehera, datuok Espainiako Estaturako aurreikuspenetik urrun daude (% 2,9). Hori bai, Eurogunerako (% 0,6) eta Europar Batasunerako (% 0,8) kalkuluen gainetik daude. 

Sektoreei erreparatuta, zerbitzuenak (% 2,3ko igoera) eta lehen sektoreak (% 2,8) izan dituzte datu onenak. Industriak, aldiz, igoera apala izan du (% 0,4); areago, lehen hiruhilekoarekin alderatuta, behera egin du. Eraikuntza sektoreak ere gora egin du (urtebetekoa % 1,5ekoa igota).

Kontsumo pribatu zein publikoa hazi egin dira iazko epe berarekin alderatuta (hurrenez hurren, % 1,7 eta % 2,2), baina aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, beherakada atzeman da (% 2,3 eta % 2,4).  Inbertsioan ere antzeko joera sumatu da (urtebeteko tasak %  1,6 gora, eta % 0,4ko jaitsiera 2024ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta). 

Enplegu datuek ere, hobera

Halaber, enpleguari dagokionez (lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta), %1,9 hazi da, iazkoarekin alderatuta. Aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,4 igo da.

Guztira, 8.318 lanpostu garbi gehiago sortu dira. 

Horrenbestez, Eustaten uztaileko aurreikuspenak hamarren batean hobetu dira (urtebetean), baina aurreko hiruhilekoan izandakoekin alderatuta, kaskartu. 

Zerbitzuen sektorean eta industrian sortu dira lanpostu gehien, hurrenez hurren, % 2,4 eta % 1. Kontrara, lehen sektorean % 2,4ko jaitsiera atzeman da, eta % 1ekoa, eraikuntzan. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X