Itunpeko ikastetxeetako eta sare publikoko langileen soldatak parekatzeko lehen pausoa eman du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak 2024ko EAEko Aurrekontuen Legea aldatzea onartu du, gaurko bileran, itunpeko ikastetxeetako langileen soldatak eskola publikokoekin modu progresiboan parekatzea ahalbidetzeko.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, helburua 2027rako EAEko itunpeko ikastetxeetako irakasleek eta eskola publikokoek pareko soldata izatea da. Gainera, atzerako eraginez 2023ko eta 2024ko aldea ordainduko zaie.
Lehen ordainketa horiei aurre egin ahal izateko, aurtengo aurrekontu proiektua aldatu du Eusko Jaurlaritzak, eta ia 67 milioi euroko dotazioa gehitu.
Soldatak parekatzeko prozesua Hezkuntzako Lege Organikoaren (2006) eta EAEko Hezkuntzaren Legearen (2023) baitan kokatzen da. Pedrosak adierazi duenez, parekatze prozesuak EAEko itunpeko ikastetxe guztien, gizarte ekimeneko ikastetxeen eta ikastolen ordezkarien adostasuna du, baita sindikatu nagusien ordezkariena ere.
Orain, lege-proiektua Eusko Legebiltzarrera bidaliko dute, prozedurak aurrera egin dezan.
Pedrosa sailburuak tramitazioa azkarra izatearen alde egin du, hots, zuzenketak aurkezteko aukerarik gabe eta bozketa bakarrarekin. Dena den, erabakia Eusko Legebiltzarrari dagokiola nabarmendu du.
Abenduaren 31 baino lehen Aurrekontuen Legea aldatuta izatea espero du Pedrosa sailburuak, ondoren Ogasun Sailak ordainketa horiek ahalbidetuko dituzten diru-funtsak aktibatu ditzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kamioilari bat zauritu da Taxoaren, deskargatzen ari zen metalezko fardel bat gainera erorita
59 urteko gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko kolpe ugarirekin. Larunbat honetan, lanean ari zela gertatu da istripua.
MasOrange osoa eskuratzeko akordio ez-loteslea iragarri du Orangek
Operazioa urte honen amaieran egitea aurreikusten du. Horrela, Euskaltel, MasOrangen integratuta dagoena, enpresa frantsesaren eskuetara igaroko da.
Dozenaka kamioik trafikoa oztopatu dute Iruñean, baldintza hobeak aldarrikatzeko
Tradisna elkarteak hilabeteak daramatza "fiskalitate justua", garraio astunari bidesarien kobrantza etetea edota azpiegiturak hobetzea aldarrikatzen.
Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzaren Itsasargiak abiatu ditu, Euskadi abangoardia zientifiko eta sozialeko Europako polo gisa sendotzeko
Berrikuntzaren Itsasargiak aurkeztu ditu, lehentasunak eta apustuak argitu, eta gizartean eta ekonomian eragina izango duten ezagutza aurreratuko proiektuak sustatzeko. Berrikuntza Funtsak 81 milioi euro izango ditu 2026an, eta % 6 handituko da urtero, 2030ean 103 milioi eurotik gorakoa izateko.
Angularen arrantza, bertan behera Euskadin
Erabakia bi txostenetan eta Arartekoaren ebazpen batean oinarritu da, aurreko kanpainan Euskadin 198,44 kilo angula arrantzatu ondoren.
Errenta aitorpena: urtea amaitu aurretik kontuan hartu beharrekoak
Datorren urteko errenta aitorpenerako oraindik hilabete asko geratzen bada ere, 2025eko ekitaldia amaitu aurretik, hainbat neurri har ditzakezu zergak arintzeko. Urtea amaitzeko bi hilabete falta direnean, Arkaitz Urdapilletarengana guri zenbait aholku eman dizkigu faktura fiskala murrizteko.
62 urteko gizon bat hil da Iturmendin, lan-istripu batean
Egurgilea mozketa lanak egiten ari zen Nafarroako herrian, Maugiaburu inguruan, eta adar bat gainera erorita zauritu da.
EAEk Espainiako Estatuari ordainduko dion Kupoa 1.532 milioikoa izango da 2026an, % 2,9 gehiago
2025ean 1.407 milioi euro ordaindu ditu guztira, baina ostegun honetan argitaratutako aurrekontuak kalkulatu du aurtengo azken likidazioa handiagoa izango dela, 1.700 milioikoa, hau da, aurreikusitakoa baino 293 milioi gehiago.
Europako Banku Zentralak interes-tasak % 2an mantendu ditu inflazioa egonkor dagoelako
EBZren Gobernu Kontseiluak, Florentzian bilduta, uste du "ekonomiak hazten jarraitu duela, nahiz eta nazioarteko ingurunea zaila izan".
Volkswagen taldeak mila milioitik gorako galerak izan ditu hirugarren hiruhilekoan, muga-zergak eta Porscheren arazoak direla eta
AEBko muga-zergen igoerak eta Porsche kirol-autoen fabrikatzailearen estrategia-aldaketak (errekuntza-motorra duten modeloen ekoizpena mantendu nahi du) 7.500 milioi euroko karga gehigarria ekarri dio taldeari. Karga horiek gabe, errentagarritasun-operatiboa % 5,4koa izango litzateke.