EITB DATA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko industriak ekoitzitakoaren % 40 beste merkatu batzuetara doa, batez ere Frantzia eta Alemaniara

Ekoizpenaren % 25 Espainiatik kanpo esportatzen da, eta % 15 beste erkidego batzuetara doa. Soilik % 7,5 dago EAEn kontsumitzera zuzenduta.
Mundura gero eta irekiago.
Mundura gero eta irekiago.

Euskal Autonomia Erkidegoko industriak ekoizten duen gehiena beste industria batentzat egiten du, industria-prozesuak balio-kate konplexuen bitartez lotuta daudelako, azken produktua lortu aurretik.

Oro har, bezeroa EAEn bertan dago; izan ere, ekoizpenaren % 50 EAEko beste jarduera ekonomiko batera bideratzen da, industrialera normalean.

Ekoitzitakoaren % 40 kanpora doa: % 15,5 Espainiako Estatuko beste merkatu batzuetara doa eta % 24,5 Espainiako mugetatik kanpo esportatzen da. Euskal esportazioen bi helmuga nagusiak Frantzia eta Alemania dira, EAEkoak zein Nafarroakoak. Industria-esportazioen bi heren hamar merkatutan kontzentratzen dira, baina bi erkidegoetako produkzioaren % 15 baino gehiago Frantziara eta Alemaniara bidaltzen da.

EBn daude gainerako merkatuak (Italia, Belgika, Portugal, Herbehereak, Polonia eta Suedia), baina Estatu Batuak, Erresuma Batua eta, EAEren kasuan, Mexiko ere lehen postuetan daude.

Euskal industriaren tipologiaren ondorioz, industria-sektoreko enpresek ekoizten dutenaren % 7,5 baino ez da EAEn zuzenean kontsumitzen.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X