Ipar Euskal Herrian azaroaren 25ean sartuko da indarrean alokairuak mugatzeko neurria
Ipar Euskal Herrian, azaroaren 25ean sartuko da indarrean alokairuak mugatzeko neurria, Lapurdiko tentsiopeko 24 udalerritan. Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak eta Jean Rene Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko presidenteak atzo sinatu zuten akordioa, eta egungo etxebizitza krisiari aurre egiteko, beharrezko neurria zela esan zuten biek.
Hiru eremu zehaztu dituzte, eta bakoitzean batez besteko alokairu prezio bat ezarri dute, metro karratuko. Lehenengo eremuan izango da garestien alokatzea: 12 euro eta erdi metro karratuko, batez beste. Baiona, Angelu, Biarritz edota Donibane Lohizune daude aurreneko talde horretan.
Bigarren eremuan, berriz, Urruña edota Arbona daude. Horietan, 11 euro pasatxoan ezarriko da alokairua metro karratuko. Eta hirugarren eremuan, kostalde aurrean, Biriatutik Urketara, ia 11 euroan.
Etxe-jabeek, gehienez, ezarritako bataz bestekoaren gainetik % 20 gehiago eskatu ahalko dute alokairuagatik. Era berean, gutxieneko prezio bat ere gomendatu dute, batez bestekoa baino % 30 txikiagoa.
Ezarritako kopuruak bete ezean, 5.000 eta 15.000 arteko isunak jaso ahalko dituzte etxe-jabeek zein higiezin agentziek.
Etchegarayren hitzetan, metropoli batzuen prezioetara hurbiltzen ari dira alokairuak Ipar Euskal Herrian, eta horregatik da beharrezkoa neurria. Alokairu berriei edo berritzeei eragingo die, eta webgune bat prestatu dute, herritarrei informazio guztia eskaintzeko.
Oraingoz, bi urterako akordioa da. Charles prefetaren arabera, neurria indarrean den Frantziako hainbat hiritan, Parisen edo Bordelen, esaterako, eragina sumatzen hasiak direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Lopez de Gandasegi hil da, Aernovaren sortzailea
Bermeotarra jaiotzez, ingeniari industriala izan zen, eta aeroegituren enpresa ezaguna sortu zuen. 2025era arte enpresa horretako presidente izan zen.
Langabeziak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian: 108.140 langabe EAEn eta 29.614 Foru Erkidegoan
Langabezia 706 pertsonatan handitu da Euskadin eta 131tan Nafarroan abenduarekin alderatuta, nahiz eta bi erkidegoek urte arteko beherakadari eutsi dioten.
Hernani, Tolosa eta Lezo etxebizitza-eremu tentsionatu izendatu dituzte
Izendapen horiekin, Euskadin dagoeneko 14 udalerri daude tentsionatuen zerrendan, eta litekeena da laster Arrasate, Zestoa, Pasaia eta Basauri ere gehitzea.
Bi greba egun deitu dituzte Amurrioko Tubos Reunidosen
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako beharginen batzordeak Bizkaiko egoitzan bildu dira, otsailaren 9an zuzendaritzarekin egingo den lehen bileraren aurretik jarrera bateratua finkatzeko. Negoziazio mahaiko ordezkaritza adostu dute, baina, lanuzteei dagokienez, Amurrioko plantan bakarrik egingo dira. Trapagarango langileek ez dituzte babestu grebak.
Urrearen eta zilarraren prezioak behera, pasa den astean markak hautsi ostean
Pasa den urtarrilaren 29an ezarri zuen urreak bere azken marka (5595,47 dolar), eta zilarrak ere bai (121,65 dolar).
Tubos Reunidoseko Amurrioko eta Trapagarango batzordeek bilera egingo dute gaur, EEEaren inguruan zer jarrera hartu erabakitzeko
Enplegu-erregulazio espedienteak bi lantokiri eragiten dien arren, enpresak espediente bakar gisa negoziatu nahi du. Horregatik, jarrera komun bat ezarri nahi dute bi batzordeek.
Tubos Reunidos: Trumpen muga-zergek bultzatutako krisiaren gakoak
Konpainiak produkzioaren % 40 galdu du, bere merkatu nagusia (% 45eko kuota) AEB baita. Txerra Molinuevo Amurrioko alkatea zuhur bezain kezkatuta agertu da, "Tubos Reunidos motor ekonomikoa baita eskualde osoan".
Nafarroako Volkswagenek ohartarazi du 93 langile finko egiteak lan-erregulazioko espediente batean amaitu dezakeela
Enpresak "legezkotasuna zorrotz beteko" duela ziurtatu dio batzordeari bilera batean, Lan Ikuskaritzak behin-behineko 93 langile finko egitea agindu ostean. Sindikatuek akordiorako proposamena egin dute.
32 urteko langile bat hil da Zumaiako enpresa batean, pieza handi batek jota
Estaños Matiena enpresan jazo da ezbeharra, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Enpresa horrek hainbat salaketa zituen prebentzio-araudia ez betetzeagatik, sindikatuak salatu duenez.
UGT, CC. OO. eta USO sindikatuek akordioa sinatu dute Arabako garbiketa-hitzarmenerako
ELA eta LAB sindikatuek, aldiz, baztertu egin dute aurreakordioa, "amore ematea" delakoan, eta "atzerakada nabarmena" dakarrela iritzita. Uste dute "langileak erosteko ahalmena galtzeko arriskuan" egongo direla, "azken bost urteetan gertatu den bezala".