DESKARBONIZAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hidrogeno berdearekin lotutako teknologiak erosten dituzten enpresek % 30eko kenkariak izango dituzte

Eusko Jaurlaritzak Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eguneratu berri du. Zerrendan jasota dauden teknologiak eskuratzeak % 30eko kenkaria ekarriko du Sozietateen Zergan. Zortzi teknologia berri batu dituzte dokumentura; horietatik bost, hidrogeno berdea sustatzeko.
Petronorren elektrolizagailua Muskizen.
Hidrogeno berdea sortzeko teknologiak erosteak kenkariak izango ditu. Argazkia: Petronor

Hidrogeno berdea sustatzeko teknologiak martxan jartzeko inbertsioek % 30eko kenkaria izango dute aurrerantzean Sozietateen gaineko Zergan. Kenkariok EAEn egoitza fiskala duten enpresei aplikatuko zaizkie abenduaren 26tik aurrera, orduan sartuko baita indarrean Teknologia Garbien Euskal Zerrenda berria, Jaurlaritzak eguneratu ostean. 

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasun sailburuak prentsaurrekoa egin du gaur gobernu bileraren osteko agerraldian, eta bertan eman du tresna fiskal horren nondik norakoen berri. Zerga baliabideak trantsizio berdea sustatzea du helburu eta, aldi berean, teknologia garbietako inbertsioa azeleratu eta enpresei laguntza eman jarduera ekonomikoa sortzeko. Jaurlaritzaren azken xedea da "deskarbonizazio zuhurra" burutzea.

Sailburuaren hitzetan, "teknologia garbien zerrenda berria palanka bat izango da industria berria sortzeko, gure enpresak lehiakorragoak izateko eta deskarbonizazioaren aldeko apustuan aurrera egiteko, 2050erako neutraltasun klimatikoaren helburuari begira".

Zerrenda eguneratuan zortzi teknologia berri erantsi dituzte: bost, hidrogeno berdea sustatzeko, eta gainerakoak, elektrifikaziorako. Gainera, dokumentutik kendu dituzte jada zaharkituta dauden eta inbertsiorik ez zuten teknologia batzuk. Guztira, 64 teknologia jasotzen dira zerrendan. Horien artean, energia berriztagarrietako 11 teknologia daude, ekonomia zirkularreko 19 eta zero kutsadurako 29.

Jauregik zehaztu duenez, baina, "zerrenda malgua" izango da, eta urtero berrituko dute. Hala, iragarri du hainbat teknologia aztertzen ari direla datorren urtean zerrendara gehitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X