AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Ziurgabetasuna" aurreikusi du Confebaskek 2025. urterako, EAEko ekonomia % 1,8 haztea espero duen arren

Confebaskeko presidentearen arabera, EAEko ekonomia aurten bezalatsu haziko da datorren urtean ere. Testuinguru horretan, 12.000 lanpostu berri sortu eta langabezia tasa % 6,5ean kokatuko dela aurreikusi du.
Eduardo Arechaga (ezkerrean) eta Tamara Yagüe (erdian)
Eduardo Arechaga (ezkerrean) eta Tamara Yagüe (erdian). Argazkia: EFE

2025. urtea "ziurgabetasun eta arrisku" handikoa izango dela aurreikusi du Confebask patronalak, eta, testuinguru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia batez beste % 1,8 haztea eta 12.000 lanpostu berri sortzea espero du.

Patronalak aurtengo urtearen balantze ekonomikoa eta datorren urterako hazkunde aurreikuspenak jakinarazi ditu, gaur goizean, Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan.

Heldu den urteari begira, EAEko ekonomia ia aurten adina haziko dela aurreikusi du, % 1,8 alegia, Espainiakoaren azpitik eta eurogunearen gainetik.

Hala ere, Tamara Yague Confebaskeko presidentearen arabera, mundu mailako hainbat faktoreren baitan, EAEko ekonomiaren hazkundea % 1,3 eta % 2,5 artekoa izan daiteke. Halaber, 12.000 lanpostu berri sortu eta langabezia tasa % 6,5ean kokatuko dela uste du. 

2024. urtean iaz egindako hazkunde aurreikuspenak hobetuko dira eta barne produktu gordinaren % 1,8 haziko da. Horrez gain, EAEn 11.000 afiliatu gehiago daude eta langabezia tasa % 7koa da.

Bestalde, Confebaskek enpresaburuen kezka nagusiak aipatu ditu, tartean, langile kualifikatuak aurkitzeko arazoak, lan kostuen igoera eta absentismoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X