Euskal industria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradales Sejournerekin bildu da "Europako industriaren hazkundean Euskadi giltzarri izateko" helburuarekin

Bilbon hasi du gaur lehendakariak Europako Batzordeko arduradunekin asteon Bruselan egingo duen bilera-sorta.
Imanol Pradales eta Stephane Sejourne
Imanol Pradales eta Stephane Sejourne. Argazkia: Irekia

2024ko Sabino Arana sariak banatu ostean, Imanol Pradales lehendakariak Stephane Sejournerekin izan du hitzordua, Oparotasunerako eta Industria Estrategiarako Europako Batzordearen lehendakariorde exekutibo eta Renew Europe Taldearen presidente ohiarekin.

Bilera horren helburua zen EAE industria eragile garrantzitsu gisa kokatzea Europako industriaren hazkundean, eta arlo horrekin lotutako kontuetan sakontzen jarraitzea; lehiakortasunerako Europako funtsetan, besteak beste.

Pradalesekin batera, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusi Ander Caballero eta Stephane Sejourneren aholkulari politiko Sacha Halphen egon dira.

Asteon, bigarren bidaia ofiziala egingo du lehendakariak Bruselara. Han, Teresa Ribera Europako Batzordeko lehendakariorde exekutiboarekin bilduko da, eskumenei eta trantsizio energetikoari lotutako gaiak aztertzeko. Era berean, Alain Rousset Akitania Berriko presidentearekin eta Apostolos Tzitzikostas Europako Batzordearen Garraio komisario arduradunarekin batzartuko da, Euskal Y-aren eta Parisen arteko lotura aztertzeko.

Europako Parlamentuko presidenteorde Martin Hojsikekin ere elkartzekoa da, Europako Parlamentuko osoko bilkuretan euskararen erabilerari buruzko proposamenean aurrera egiten jarraitzeko asmoarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X