Bankuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako sei banku handienek 31.000 milioi euroko irabaziak izan zituzten iaz, 2023an baino % 21 gehiago

Interes-tasek 2024 erdialdera arte izan zuten igoerari esker lortu zuten Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja bankuek mozkinak handitzea.
Espainiako sei banku handienek 31.000 milioi euroko irabaziak izan zituzten iaz
Espainiako sei banku handienek 31.000 milioi euroko irabaziak izan zituzten iaz

Espainiako sei banku nagusiek inoizko irabazi handienak izan zituzten 2024an, 31.768 milioi eurokoak, aurreko urtean baino % 21,7 handiagoak, azken asteotan jasotako datuen arabera. 

Interes-tasek 2024 erdialdera arte izan zuten igoerari esker lortu zuten Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja bankuek mozkinak handitzea.

Iazko ekainetik aurrera, bestalde, tasak jaitsiko zirela aurreikusita, bezeroei interes-tasa finkoak eskainita eta errenta finkoan inbertituta blindatu zuten balantzea. Halaber, komisio gehiago sortzen dituzten inbertsio funtsetara eta aseguruetara bideratu zuten politika komertziala, eta prozesuak digitalizatzera jo zuten, kostuak murrizteko eta eraginkortasun handiagoa lortzeko.

Santander bankuaren kasuan, 12.574 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen 2024an, 2023an baino % 13,5 handiagoak.

BBVAk 10.054 milioi euroko mozkinak (2023an baino % 25,4 gehiago) lortuta itxi zuen urtea.

5.787 milioi eurokoak izan ziren Caixabanken etekinak (% 20,2 gehiago), eta 1.827 milioi eurokoak (%37,1) Sabadell bankuarenak.

Bankinterrek, berriz, 953 milioi euroko etekina (aurreko urtean baino % 12,8 gehiago) jaso zuen, eta Unicajak 573 milioi eurokoa (% 115 gehiago).

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X