EAEko siderurgiak neurriak eskatu dizkio Bruselari, merkatua Txinako "altzairu merkez josita" egon ez dadin
AEBk beste herrialde batzuetatik inportatzen dituen altzairu eta aluminioari % 25eko muga-zergak jarriko dizkiola eta, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) siderurgiaren sektorea kezkatuta dago neurriak Europako merkatuan eragingo duenaz, batez ere Txinako "altzairu merkez josita geratzen" bada.
Hala azaldu du Asier San Millan Siderex siderurgia klusterraren idazkari nagusiak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean. Izan ere, argitu du Asiatik datorren altzairua "low cost edo merkea" dela eta ez dituela Europako enpresen "joko-arauak betetzen". Hori horrela, AEBren muga-zergak direla eta, Asiako burdingintza enpresak Europara jotzen badute, "altzairuz gainezka" geratuko litzatekela merkatua, eta horrek prezioak merkatzea ekarriko luke.
Hori saihesteko, neurri protekzionistak "berehala" hartzeko eskatu dio Europako Batzordeari. "AEBn, ohetik altxatzen da gizon bat eta halako neurriak hartzen ditu. Europan ez dugu horren arin jokatzen", deitoratu du.
Dena dela, azpimarratu du muga-zerga berri horiek ez dutela egoera "asko aldatuko", izan ere, azaldu duenez, Trumpek berak, bere lehen agintaldian, altzairuari muga-zergak ezarri zizkion 2018an eta Joe Bidenek ez zituen guztiz kendu.
Hori gorabehera, Siderexek nabarmendu duenez, "bistan denez, enpresa batzuek beste batzuek baino gehiago sufrituko dute".
EAEko siderurgiaren hirugarren bezeroa da AEB, Alemania eta Frantziaren ondotik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.