EMAITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak 5.612 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2024an, aurreko urtean baino % 17 gehiago

Energia konpainiak jakitera eman duenez, 17.000 milioiko inbertsioak (marka historikoa) eragin du irabazien gorakada.
Iberdrola dorrea, artxiboko irudi batean
Iberdrola dorrea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Iberdrolak 5.612 milioi euroko mozkin garbia lortu du amaitu berri den urtean eta aurreko urtearekin alderatuta % 17ko hazkundea izan du, inbertsioetan izandako marka historikoak bultzatuta (17.000 milioi euro, % 50 gehiago).

Energia konpainiak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari ostegun honetan jakinarazi dionez, mozkin gordin operatiboa (Ebitda) % 17 hazi zaio —16 848 milioi euroraino—.

Gainera, inoizko inbertsio daturik onenak izan ditu eta 11.946 milioi eurokoak izan dira azken urtean. Inbertsioak, batez ere, Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan egin ditu, zenbateko osoaren % 70, hain zuzen ere.

Iberdrolak sareen negozioan oinarritu du bere hazkundea eta 11.200 milioi euro inbertitu ditu alor horretan.

Bestalde, Iberdrolak bere sareen bidez inoiz baino elektrizitate gehiago garraiatu du, 238 164 GWh guztira, 2023an baino % 1,9 gehiago.

Konpainiak izandako gorakada horri esker 6.000 lagun gehiago kontratatu ditu azken urtean mundu osoan, eta gaur-gaurkoz 42.200 langile ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X