HEZKUNTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost greba-egun gehiago deitu dituzte martxoan eta apirilean Hezkuntza publikoan

Hezkuntza publikoko irakasle zein sukaldetako eta garbiketako langileen kolektiboek martxoaren 25ean, 26an eta 27an eta apirilaren 1ean eta 2an egingo dituzte lanuzteak. Oraingoan, denak batera. Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek "egiazko negoziazioa" eskatu diote Hekuntza Sailari.
greba hezkuntza huelga educacion
18:00 - 20:00
Hezkuntzako sindikatuak ''hitz egiteko prest'' agertu dira

EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek bost greba egun gehiago deitu dituzte martxoan eta apirilean. Oraingoan, irakasleak eta sukaldeetako eta garbiketako langileak denak batera mobilizatuko dira martxoaren 25ean, 26an eta 27an eta apirilaren 1ean eta 2an, "aldarrikapenetan bat egiten duten puntuak" badirelako. Modu horretan, sindikatuek jarraipena emango diote urtarrilean eta otsailean egindako 12 eguneko greba-dinamikari. Haurreskolen Partzuergoko langileak ere atera ziren kalera aurreko aldian, baina akordioa lortuta, oraingoan ez dira batu.

Sindikatuon ordezkariek Bilbon egin duten agerraldian eman dute jakitera mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dutela. Azaldu dutenez, urte hasieran abiatutako lanuzteek "Hezkuntza Saila hitzarmen berrietarako proposamenak mahai gainean jartzera behartu" badute ere, edukiak euren aldarrietatik "oso urrun" daude oraindik. "Beraz, kalitatezko hezkuntzaren bidean lan baldintzak hobetu, sare publikoa erdigunean jarri eta inbertsio publikoa handitzea eskatzeko", erantsi dute, joan den hilabeteetan egindako "mobilizazio arrakastatsuek segida" izango dute.

Gogorarazi dute egun indarrean dauden lan-hitzarmenak duela 15 urte ingurukoak direla; irakasleena 2010ekoa da, eta sukaldeetako eta garbiketako langileena, 2009koa. Hitzarmen horiek "orain eta hemen" negoziatzea eta berritzea eskatu dute, eta negoziaziorako duen "jarrera itxia" alboratzeko galdegin diote Hezkuntza Sailari. Adierazi dutenez, komunikabideen aurrean atea irekita duela dio Hezkuntza Sailak; hitzarmen berria negoziatzeko mahaietan, ordea, jarrera itxia omen du. Sindikatuen esanetan, negoziazioa etengabe luzatzen eta gatazka desitxuratzen saiatzen dabil.

Aipatu dituzten aldarrikapenen artean daude "lan-zamak arintzeko neurri zehatzak", "erretiroa hartzeko baldintzak hobetzea", "plantillen gazte-berritze plana berritzea", "galdutako erosahalmena berreskuratzea" eta "ikastetxe publikoen fusio eta itxieren aurrean enplegu publikoa bermatzea".

Era berean, Hezkuntza publikoko sistema osoa "euskalduntzeko politikak" eta "berdintasun- eta hezkidetza-plan egonkorrak" exijitzen dituzte sindikatuek.

Jaurlaritza, "harrituta"

Bere aldetik, Eusko Jaurlaritza harrituta azaldu da greba deialdi honekin. Blanca Guerrero Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak ziurtatu du "mahai guztiak zabalik" daudela eta joan den asteko bileretan sindikatuek hainbat aurrerapen onartu zituztela.

Erantsi du ez dituela ulertzen sindikatuek defendatzen dituzten interesak. Bere hitzetan, "hekuntzaren kalitateak, ikasleek eta familiek" ez dute tokirik interes horietan.

Martxan jarritako "bost mahai sektorialetatik hirutan akordioa" ixtea lortu dutela ere esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X