Arrantza-jarduera, gainbeheran: erdira murriztu da 20 urtean
EAEko arrantza-sektoreak urteetan dabil egoera zailean, jarduera eta enplegua galtzen. Elikadura-ohiturak aldatu egin dira, eta arrain-kontsumoa jaitsi egin da. Horrek guztiak sektorean diharduten pertsonen kopuruan ere eragina izan du.
Horrela, EITB Dataren azken txostenak dakartzan datuen arabera, azken bi hamarkadetan erdira murriztu da Gipuzkoan eta Bizkaian arrantzan aritzen diren ontzien kopurua; 2003an 370 ontzi baino gehiago izatetik 2023an 187 ontzi inguru izatera igaro dira. Ondorioz, eskifaiak % 48 egin du behera; 3.568tik 1.885era.
Gauza bera gertatzen da gure herri eta auzoetako arrandegi tradizionalen kopuruarekin. % 42,6 jaitsi da 2008. urtetik, eta 942 izatetik 2024an 541 izatera igaro da. Gainera, jaitsiera etengabea izan da azken bi hamarkadotan. Izan ere, Espainiako Estatuko 10 etxetik 7tako kideek onartzen dute arraina supermerkatuetan erosten dutela. Ondorioz, betiko arrandegietan erosten den arrain kopuruaren ehunekoa % 20tik % 16ra jaitsi da, hamarkada batean.
Alabaina, Enrique Legardak, Gipuzkoako Arrandegien Elkartearen presidenteak, ez du uste auzoetako arrandegiak desagertuko direnik, eta bizirauterako gakoa espezializazioa delakoan dago. Erretiroa hartu berri duen Nekane Garmendiaren aburuz, bezero gutxiago badituzte ere, negoziook badute etorkizuna oraindik.
Portuetara itzulita, EAEko flota baxurako arrantzan aritzen da, batez ere. Itsasontzien % 78k (145) kostaldetik gertu arrantzatzen dute, eta 1.100 arrantzale inguru enplegatzen dituzte. Batik bat, honako espezie hauek harrapatzen dituzte: antxoa (lehorreratzen denaren % 35,5), berdela (lehorreratutakoaren % 26,4), hegaluzea (% 14,9) eta sardina (% 13,4).
Baxurako ontziek gehien harrapatzen dituzten arrainak lonjan merkeen saltzen direnak izan ohi dira; beraz, esan daiteke baxurako arrantzak alturakoak baino errentagarritasun txikiagoa duela. Hala, legatzak eta atun gorriak, esate baterako, oso presentzia txikia dute arrantza-mota horretan, baina lonjan batez besteko preziorik handiena lortzen duten arrainak dira: 10,94 €/kg, hegalaburrak eta 5,52 €/kg, legatzak.
Iaz, hegaluzearen lonjako batez besteko prezioa 4,15 €/kg izan zen. Baxurako gainerako ohiko espezieak merkeagoak dira: 1,50 €/kg, antxoak; 1,28 €/kg, berdelak eta 0,67 €/kg, sardinak.
Baxurako arrantzaz gain, alturako arrantza freskoan aritzen diren 16 ontzi daude EAEko portuetan, eta ia 200 arrantzaleri ematen diote lan. Alturako urruneko arrantzan 26 ontzi aritzen dira, 650 arrantzalerekin.
Hiru arrantza-motetan nabaritu da beherakada azken bi hamarkadetan, bai itsasontzien kopuruan, baita eskifaiaren kopuruan ere.
Gipuzkoan baxurako arrantza izaten da nagusi. Bi portu esanguratsuenak Getariakoa eta Hondarribikoa dira, eta, batik bat, hegaluzea sartzen da horietara. Bi horietako ontzien artean egiten da espezie horren arrantzaren % 79. Bizkaian, alturako ontzi gehiago daude. Lurralde horretan, Bermeoko eta Ondarroako portuak dira nabarmentzekoak eta horietan arrain espezie ugari sartzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.