LANA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidezkotzat jo dute langileen ordezkari izendatu zuten Gamesaren zuzendari bat kaleratzea

Epaiak dioenez, kaleratutako langilea enplegu-erregulazioko espediente batean sartuta zegoen eta bere jarduera sindikalari ekin zion "bere lan-kontratua blindatzeko asmoz", kaleratuko zutela jakin ondoren.
siemens gamesa zamudio
Siemens Gamesaren Zamudioko plantaren artxiboko irudia.

Bilboko Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak ezetsi egin du Siemens Gamesaren zuzendari batek jarritako demanda. Zuzendari horrek enpresari leporatzen zion kaleratzea, ELAren ordezkari sindikal izendatu ostean.

Langileak kaleratzea baliogabetzat edo bidegabetzat jotzeko eskatu zuen, eta 7.500 euroko kalte-ordain gehigarria eskatzen zuen, oinarrizko eskubideak urratzeagatik.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean erregu-errekurtsoa jar daiteke, baina epaiaren arabera, demandatzailea enplegu-erregulazioko espediente batean sartuta zegoen, eta "lan-kontratua blindatzeko asmoz" jarduera sindikalari ekin zion, kaleratu behar zutela jakin ondoren.

Lan-arloko Epaitegiaren ebazpenak egiaztatzen du Zamudion Giza Baliabideen Sailean lan egiten zuen langilea ordezkari sindikal izendatu zutela 2023ko otsailean, kaleratze kolektiboan "bere lanpostuan eragina zuela" jakin ondoren.

Gainera, gogorarazi du karguaren ondorioz 2018an enplegu-erregulazioko espedientearen akta eta negoziazioetan parte hartu zuela, eta konpainiaren informazioei buruzko "erabateko konfidentzialtasuna" gordetzeko betebeharra zuela.

Magistratuaren ustez, 2007tik Gamesan egondako langileak "iruzur" egin du, lege-iruzurra, kaleratzetik bere burua babesteko, "enpresaren berregituraketa" zela eta. Era berean, epaiak ukatzen du kaleratzearen unean demandatzailea aldi baterako ezintasun-prozesu batean sartuta zegoela, erreklamazioan zioen bezala.

Albiste gehiago ekonomia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hiru behargin hil dira lan-istripuz 24 orduan

LAB sindikatuak salatu duenez, bi langile hil dira basolanetan ari zirela, Altsasun (Nafarroa) eta Eskoriatzan (Gipuzkoa). Beste batek istripu ez traumatikoa izan du, Donostian.

SANTANDER, 23/06/2025.-El presidente de BBVA, Carlos Torres Vila, durante la inauguración en la Universidad Internacional Menéndez Pelayo el curso organizado por la Asociación de Periodistas de Información Económica (APIE), este lunes en Santander. EFE/ Pedro Puente Hoyos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gobernuak onartu du BBVA Sabadellen jabe izateko EEPa, baina bat-egitea hiru urte barru gauzatuko litzateke

Carlos Cuerpok Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan iragarri duenez, Gobernuak operazioa onetsi du, baldintza jakin batzuekin. Horrela, bi erakundeek nortasun juridikoa eta ondarea bereizita mantendu beharko dituzte, eta autonomia osoz jokatu beharko dute kudeaketan, hiru urtez. BBVAk eskaintzarekin jarraitzen duen, bertan behera uzten duen edo Gorenean errekurtsoa jarriko duen erabaki beharko du orain.

Gehiago kargatu