PORTU-AGINTARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ricardo Barkalak Bilboko Portuaren presidente izateari utziko dio "tripulazio berriari" bide emateko

Haren ordezkoa Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak izendatuko dute; litekeena da ekainean izendatzea ordezkoa.
Ricardo Barkala. Argazkia: EITB
Ricardo Barkala. Argazkia: EITB

Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzaaren presidenteak kargua uzteko asmoa agertu du, bere erabakiz, ia zazpi urtez erakundearen buru izan ostean, "tripulazio berriari" bide emateko. Ziurrenik, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak izendatuko dute haren ordezkoa; ekainean, seguruenik.

Bilboko Portuko gurutzaontzien trafikoari buruz hitz egiteko emandako prentsaurrekoan, Barkalak kargua uzteko erabakia iragarri du, Pradales lehendakariari idatziz eta ahoz jakinarazi ondoren. Biek ala biek albistea publiko egitea erabaki zuten astearte honetan, komunikabideen aurrean egindako agerraldian.

Barkalaren hitzetan, "fisikoki eta mentalki oso ondo" dagoen arren, "arlo publikoan, pribatuan baino, garaiz alde egitea garrantzitsua da". "Niretzat garrantzitsua da, portuan eta beste kargu batzuekin izan dudan ibilbide baten ondoren. Osasunak errespetatu egin nau, garrantzitsua da egoeraren irakurketa bat egitea eta noiz utzi behar den jakitea", azaldu du.

Zehaztu duenez, erabaki hori hartzeko bi baldintza daude; horietako bat, Imanol Pradales buru duen Eusko Jaurlaritza "hartzen hasia" den "gurutzaldi-abiadura". "Lehendakari orok bezala, edozein arduradun instituzionalek bezala, argi luzeak jarri behar ditu eta 8-12 urterako edo dena delakoetarako herri-proiektu bat diseinatu behar du, hala egiten ari da, eta hala behar du", adierazi du.

Ricardo Barkalaren ustez, "proiektu, helburu eta garai berriek eszenatoki berria sortu dute, egoera berria bat sortu dute", "mundu nahasi" eta aldakor batean, non "hartuko diren erabakiak garrantzitsuak izango diren", "lehendakariaren eskutik prozesuari hasiera emango dion tripulazio berriaz" hornitu behar da.

Era berean, gaineratu duenez, datorren uztailean zazpi urte beteko ditu Bilboko Portuko Agintaritzaren zuzendaritzan.

"Pena ematen dit, alde batetik, baina, bestetik, pozik nago, uste dudalako horixe egin behar dudala, eta hala helarazi nion lehendakariari, trantsizio bat egin ahal izateko, presidentea modu ordenatu batean eta behar den moduan aldatzeko", adierazi du.

Bilboko Portuaren presidenteak esan du "zapore gazi-gozoarekin" utzi duela kargua, eta zuzendaritzan "gustura" dagoen arren, "asko pentsatu" duela eta ziur dagoela "erabaki egokia" dela. "Erabaki onena herrialdearentzat, portuarentzat eta baita neure buruarentzat ere", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X