150 g/km baino gutxiagoko isuriak dituzten ibilgailuak erosteko dirulaguntzen ezaugarriak eta baldintzak
Eusko Jaurlaritzak 3.500 euro arteko dirulaguntzak emango ditu ibilgailu kutsatzaileen ordez 125 g/km baino gutxiagoko isuriak dituzten auto berriak erosteko, eta 150 g/km baino gutxiagoko isuriak dituzten furgonetak. Hauek dira ezaugarri eta baldintza nagusiak:
-Dirulaguntza eskuratu ahal izango dute ezaugarri hauek dituzten autoek eta furgonetek: 2025eko apirilaren 1etik aurrera erosten diren ibilgailu elektriko huts eta hibrido entxufagarriak, autonomia hedatukoak, petrolioaren gas likidotu bidezkoak, gas natural bidezkoak, gasolina bidezkoak edo gasolio bidezkoak, 125 g/km-tik beherako CO2-emisioak dituzten autoetarako, eta 150 g/km-tik beherako CO2-emisioak dituzten furgonetetarako. Auto horiek Euskadiko Emisio Baxuko Zona guztietara sar daitezke.
-Ibilgailu zaharra nahitaez bihurtu beharko da txatar, ordezkapena benetan gauzatzeko eta ibilgailu bakoitzeko 3.500 eurorainoko laguntza jasotzeko.
-Ibilgailu berriaren gehieneko prezioa, oro har, ezin izango da 40.000 eurotik gorakoa izan autoetarako eta 75.000 eurotik gorakoa hidrogeno-autoetarako.
-Laguntzak apirilaren 1etik aurrera egindako erosketei aplikatuko zaizkie, baldin eta erosketa egun horretatik aurrera egin bada eta osorik ordainduta badago. Energiaren Euskal Erakundearen web-orrian eskatu ahal izango dira laguntzak.
Diruz lagundu daitezkeen jarduketak:
M1 (automobilak) eta N1 (furgonetak) kategorietako ibilgailu arinak erostea, berriak edo erakustekoak.
· 125 g/km-tik beherako CO2-emisioak dituztenak N1 kategoriako ibilgailuetarako
· 150 g/km-tik beherako CO2-emisioak dituztenak N1 kategoriako ibilgailuetarako
Erakusketako ibilgailutzat hartuko dira bederatzi hilabete arteko antzinatasuna duten ibilgailuak, lehen matrikulaziotik salerosketa-fakturaren egunera arte zenbatuta.
Txatar bihurtuko den ibilgailuak baldintza hauek bete beharko ditu nahitaez:
· Laguntza eskatzen duenak ibilgailuaren jabea izan behar du.
· Ibilgailuak 2025eko apirilaren 1etik aurrera bihurtu behar du txatar.
· M1 edo N1 kategoriakoa izan behar du.
· Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergan jasota egon behar du, eta behar bezala ordainduta, gutxienez 2024tik eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean; eta, azkenik,
· Txatar bihurtzen den ibilgailuak bi baldintza hauetako bat bete beharko du:
· 20 urteko edo gehiagoko antzinatasuna izatea (lehen matrikulaziotik txatar bihurtzen den arte), edo
· 175 g/km-tik gorako CO2-emisioak izatea M1 kategoriako ibilgailuen kasuan, eta 200 g/km-tik gorako CO2-emisioak izatea N1 kategoriako ibilgailuen kasuan.
Onuradun bakoitzeko mugak
· Gehienez, ibilgailu bat pertsona fisiko bakoitzeko, eta hiru ibilgailu laguntza eskatzen duen pertsona juridiko bakoitzeko.
Bateragarritasuna beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin
· Bateragarriak dira, baldin eta, oro har hartuta, diruz lagundu daitekeen kostuaren % 70eko edo gutxiagoko laguntza badira.
Eskabideak aurkezteko epea
· Irekitzen denetik (apirilaren 1a) 2025eko irailaren 15era arte edo deialdiaren aurrekontua agortzen den arte. Eskabideak aztertu, eta, gero, aurkeztu diren ordenaren arabera tramitatuko dira. Nolanahi ere, behar bezala formalizatuta eta osatuta dauden heinean eta hurrenkeran ebatziko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoan hasiko dira Ertzaintzako lan-eskaintza publikoko azterketak, 150 plaza betetzeko
Probak plantilla indartzeko eta agenteen defizita estaltzeko planaren barruan sartzen dira.
Talgoren egoitza soziala eta fiskala Gasteizera itzuli da
Talgoko akziodunen aldaketa sinatu dute euskal partzuergoak (Sidenor, Finkatuz -Eusko Jaurlaritza- eta Vital) eta SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Gobernuaren menpeko sozietate publikoak. Halaber, taldearen egoitza soziala eta fiskala Ribabellosara (Araba) itzuliko da.
Unai Rementeria, BBK Fundazioaren presidente berria, Xabier Sagredoren ordez
Erakundearen Patronatua asteazken honetan bildu da, Bilbon, erabakia berresteko, ohar bidez jakinarazi duenez.
Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eutsi egingo diote Urdaibain 300 milioi inbertitzeko planari
Aldundia, Jaurlaritzarekin batera eta "20 udalekin batera", uztailetik ari da "enpresen lehiakortasuna" bultzatzeko plana ezartzen, lurzoru industriala sortzeko, lanbide-heziketa indartzeko, eskualdean egon ohi diren sektore ekonomikoen indarguneei balioa emateko neurriak hartzeko eta horien inguruan jarduera berriak sortzen saiatzeko.
Pentsiodunen mugimendua 24 orduko itxialdi bat egiten ari da Gasteizen, ostegun honetako manifestazioen atarian
50 pentsiodun inguru 24 orduko itxialdi bat egiten ari dira Gasteizko Koroatzearen elizan. Bihar, itxialdia bukatuta, manifestazioa egingo dute Arabako hiriburuan, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatutako gutxieneko pentsioen osagarri bat aldarrikatzeko. Iruñean ere deituta dago manifestazioa.
Europak atzera egin du 2035ean errekuntza ibilgailuen salmenta debekatzeko asmoan
Auto elektrikoen eskariaren moteltzeak, sektorearen presioak eta Txinaren lehiak eraman dute Europako Batzordea erabakia hartzera: errekuntza-autoen ekoizpen "mugatua" baimenduko du 2035etik aurrera.
Bat eta Barik txartelekin ordaindu daiteke gaurtik Lurraldebusen
Abenduaren 23tik aurrera, Irungo eta Lasarteko hiri-autobusetan ere ordaindu ahal izango da Bat eta Barik txartelekin, eta Gipuzkoako gainerako herrietan, berriz, ordaintzeko makinak egokitu ahala erabili ahal izango dira.
Eusko Jaurlaritza: "Angularen egoerari buruzko azken txostenek erabaki hau hartzera behartzen gaituzte"
Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordeak, kudeaketa-plana eguneratzeko beharra azpimarratu du, "oraingo planak ez dituelako espero ziren emaitzak eman".
Angulazaleak: "Arrantzak soilik ez du angula hiltzen"
Unai Eizagirre Euskadiko Angulero Elkartearen presidenteak adierazi du angularen arrantzaren atzean lanbide bat dagoela, "gorde beharrekoa", eta dio debekuak ez duela "espeziea salbatuko".
Unai Rementeria izango da BBK Fundazioaren presidente berria
Bizkaiko ahaldun nagusi ohiaren hautagaitza gehiengo osoz onartu du gaur izendapen batzordeak, eta bihar Fundazioaren batzordeak berretsi beharko du.