Noiz, nola eta non egin errenta aitorpena Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan?
Urtero bezala, apiriletik aurrera zergadunek iazko ekitaldiari dagokion errenta aitorpena egin beharko dute. Hona hemen zalantza guztiak argitzeko gida azkarra: datak eta prozedurak.
ARABA
Noiz? Apirilaren 7tik ekainaren 25era.
Non? Online. Rentareden bitartez (laguntza gida araba.eus/renta2024 webgunean deskarga daiteke). Identifikazio digitala behar da (BAK, BAKQ edo baleko beste bat).
Aurrez aurre. Rentarabaren bidez, aholkularitza enpresetan, gestoriatan eta Ogasunak Gasteizen, Laudion ea Guardian dituen bulegoetan (azken horietan, hitzordua aldez aurretik hartu behar da, doakoa da). Modalitate hau apirilaren 10ean abiatuko da. Aitorpena aholkularitza enpresa baten bidez egin beharko da derrigorrez ondorengo kasuetan: 2024an jarduera ekonomikoren bat egin dutenek, ohiko etxebizitza saldu dutenek, akzioak edo higiezinekin hiru operazio baino gehiago egin dituztenek edota kotizatu gabeko sozietateak saldu dituztenek.
Nola eta zenbat? Ogasunak gutunak bidaliko dizkie zergadunei, eta guztira, 149.371 autolikidazio proposamen igorriko ditu. Zirriborrok online onartu ahalko dira, identifikazio digitalarekin edo gabe. Dirua itzultzekotan, 48 orduko epean jasoko dute. Ordaindu behar izatekotan, bi epetan dago aukera (% 60, ekainean, eta gainerako % 40a, azaroan) edo ordainketa bakarrean (ekainean). Zirriborroan aldaketak egin behar izanez gero, hilaren 7tik aurrera egingo dira identifikazio elektronikoarekin.
Zergadunen % 69ri dirua itzuliko diete: batez beste, 1.340 euro. Zergadunen laurdenak ordaindu beharko du (2.090 euro, batez beste). Gainerako % 6arentzat 0 izango da emaitza. Hori da, adibidez, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera kobratzen duten pertsonen kasua.
BIZKAIA
Noiz? Apirilaren 10etik ekainaren 30era.
Non? Online. Bizkaia.eus/errenta webgunean eta Renta Bizkaia Errenta aplikazioan, identifikazio elektronikoarekin (BAK, BAKQ edo balekoren bat).
Aurrez aurrekoa. Ogasunak eta Gertuk lurraldean dituzten 12 bulegoetan, aldez aurreko hitzorduarekin (apirilaren 8tik aurrera).
Telefono bidez. 94 608 30 00 telefono zenbakira deituta (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara). Kasu honetan ere identifikazio elektronikoa behar da.
Nola? Autolikidazioa jaso ostean, zergadunak onartu edo moldatu beharko du. Dirua itzultzekotan, zazpi eguneko epean jasoko du. Ordaintzeko bada, helbideratu daiteke eta uztailera arte ez da kobratuko.
10 zirriborroetatik 7 baino gehiagotan dirua itzuliko da, batez beste 1.228 euro.
GIPUZKOA
Noiz? Apirilaren 3tik ekainaren 30era.
Noiz? Online. Zergabidea plataformaren bidez, eta martxoaren 31tik aurrera, identifikazio elektronikoarekin (BAK, BAKQ edo antzekoren bat).
Aurrez aurrekoa. Apirilaren 4tik aurrera hartu ahalko da hitzordua aitorpena Ogasunak Gipuzkoan dituen 11 bulegoetako batean aurkezteko.
Mekanizatua. Honetarako ere aldez aurretiko zita behar da (hilaren 4tik aurrera). Zergadunak dokumentazioa aurkeztuko du Gipuzkoako errenta mekanizatuko zazpi bulegoetako batean, eta teknikariek autolikidazioa egiten lagunduko diote.
Nola eta zenbat? Aitorpenen % 72 itzultzekoak edo 0 kuotakoak dira, gainerako % 27ak ordaindu beharko du. Dirua hiru eguneko epean jasoko dute zergadunek, eta ordaindu behar izanez gero, ordainketa bakarrean (uztailean) edo zatika (uztailean eta azaroan).
NAFARROA
Noiz? Apirilaren 7tik ekainaren 26ra.
Non? Online. Hilaren 7tik hasita, Errenta Nafarroa webgunean, identifikazio elektronikoa behar da (NAM digitala, egiaztagiri digitala, Cl@ve edota NAMa eta Ogasunak emandako pasahitza sartuta).
Telefono bidez. Apirilaren 14tik aurrera. Aldez aurretik hitzordua hartu behar da eta dokumentazioa bildu. Ogasuneko teknikariak aukeratutako datan eta ordutegian deituko du zergaduna eta aitorpena egingo dio.
Aurrez aurre. Apirilaren 22tik aurrera. Ogasun Departamentuak Iruñean, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Donezteben dituen bulegoetan. Aldez aurretiko hitzordua behar da (webgune bidez edo telefonoz). Finantza entitate kolaboratzaileen bidez ere egin daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.