Interesak baxu, kontsumoa bultzatu eta atzeraldi ekonomikoa ekiditeko asmoz
Atzeraldi ekonomikoaren mamuak inflazioaren beldurra ordezkatu du Europako Banku Zentralean. Europako finantza erakundeak ohartarazi du AEBk iragarritako muga-zergek sortu duten merkataritza-tentsioak eragin negatiboa izango duela eurogunearen aurreikuspen ekonomikoetan. Bereziki kezkagarriak dira duela gutxi arte Europako ekonomiaren motorra izan den Alemaniako datuak.
Hala, jarduera ekonomikoa gehiegi ez geldiarazteko eta kontsumoa bultzatzeko asmoz, EBZ interes-tasak murriztuz joan da 2024tik. Apirilaren 17ko azken bileran, % 2,25ean kokatu zituen, eta mugimendu horren ondorioz, euriborrak, Europako bankuek beren artean dirua mailegatzen duten tasen batez bestekoa baliatuta lortzen den indizeak, ere beheranzko bidean jarraitzen du.
Duela hilabete batzuk arte, EBZren kezka nagusia kontrakoa izan da: inflazioa (prezioen igoera). Indize hori beti % 2 inguruan mantentzen saiatzen da, baina 2022an, Ukrainan gerra piztu zenean, prezioek gora egin zuten eta egoera kontrolatzea oso zail jarri zen. Europako Banku Zentralak interes-tasak igota erantzun zuen, kontsumoa geldiarazteko eta prezioen igoera murrizteko. Gaur egun, ordea, esan daiteke inflazioari buruzko kezka gaindituta dagoela, apirilean % 2,2an kokatu baitzen.
Orain, tasa baxuei eustea da jarraitzen ari diren estrategia, aurreikuspen ekonomikoek eta, muga-zergen kezkaren ondorioz, euroak dolarraren aldean hartu duen indarra ikusita.
Interes-tasen igoera eta jaitsiera horiek zuzenean eragiten diote euriborrari, familiei eta enpresei ematen zaizkien mailegu askoren interesak ezartzeko erabiltzen den indizeari. Une honetan, 12 hilabeterako euriborraren maiatzeko batez bestekoa % 2,041ean dago, eta, 2024ko maiatzarekin alderatuta, % 1,5 moteldu da. Beraz, hipoteka aldakorra egun hauetan berrikusi behar dutenek edo berria kontratatu behar dutenek kuota merkeagoak izango dituzte.
Adibide bat jartzearren, 150.000 euroko hipoteka aldakor baten kasuan (25 urtean bueltatzekoa eta % 1eko diferentziala duena) kuota 135 euro jaitsiko da iazkoarekin alderatuta, 974,15 eurokoa izatetik 839,6 eurokoa izatera igaroko baita.
Egoera honek beste eremu batzuetan ere mesede egiten du, ez du soilik etxebizitza ordaintzen ari direnei edo etxebizitza erostera doazenei. Enpresa askorentzat ere albiste oso ona da. Izan ere, interesak merkeago egonda, inbertsio berriak egitera animatu daitezke Niko Cuenca ekonomistaren hitzetan. Maileguren bat eskatzea errazago egingo zaie kostuak jaitsiko zaizkielako, eta hori "testuinguru geopolitikoak eragindako ziurgabetasun egoera honetan, argi-izpi bat da".
Azkenik, hirugarren onuradunak administrazio publikoak dira, zor publikoaren prezioa murriztuko zaielako. Hori garrantzitsua da defizita kontrolatzea hain garrantzitsua den garai hauetan.
Egoera honen ifrentzuan, ordea, aurrezkiak dituztenak daude. Interes-tasak eta euriborra jaitsita, aurrezkiengatik ateratzen duten errentagarritasuna txikiagoa izango da. Alde batetik, epe finkorako gordailuengatik interes txikiagoak ordainduko dituzte finantza erakundeek, eta, bestetik, Altxorraren letretan inbertitzen dutenek ere etekin txikiagoak izango dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.