LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bridgestoneko langileek ostiralean bozkatuko dute zuzendaritzak egindako azken proposamena

Besteak beste, zuzendaritzak Basauriko plantan kaleratzeak 335etik 232ra murriztea proposatu du Enplegua Erregulatzeko Espedientearen azken eskaintzan.
Bridgestoneko langileen protesta bat, Basaurin. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Bridgestoneko langileen protesta bat, Basaurin. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Bridgestone multinazionalak Basaurin duen lantegiko langileek ostiralean erabakiko dute bozketa bidez zuzendaritzak mahai gainean jarritako proposamena onartzen duten edo ez. Langileen batzordeak goizean izandako bileran adostu du bozketa egitea.

Enplegua Erregulatzeko Espedientearen (EEE) baldintzak leundu eta beste proposamen bat igorri zien atzo zuzendaritzak Basauriko eta Puente San Migueleko (Kantabriako) sindikatuei. Horren arabera, Bizkaiko lantegiko kaleratzeak 232ra murriztea proposatzen da, eta Kantabriako plantan 188ra, hasieran aurreikusitako 335 eta 211 langile kaleratu beharrean, hurrenez hurren.

Sindikatuek astelehenera arteko epea dute, eskaintzari buruzko erabakia enpresari jakinarazteko. Bihar egingo dituzten batzarretan, azken proposamenaren eta ostiraleko bozketaren inguruko informazioa helaraziko zaie langileei.

CCOO eta UGT sindikatuen arabera, zuzendaritzak mahai gainean jarririko azken dokumentuak baditu alde positiboak, eta, printzipioz, begi onez hartu dute eskaintza. ELA, berriz, eskaintza horren aurka agertu da jada, eta greba eta mobilizazioen bidez presioa egiten jarraitzearen alde azaldu da, uste baitu beharginek presioa egiten jarraitzen badute baldintzak "nabarmen" hobetu ahal izango dituztela.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X