Adegik "larrialdi industrialaz" ohartarazi du eta eragile politikoei lehiakortasuna bultzatzeko eskatu die
Adegi Gipuzkoako enpresen elkarteak ohartarazi du lurraldeko industria sektoreari bereziki eragiten dion "industria larrialdi egoera" dagoela, Europak pairatzen duen lehiakortasun galeraren eragina dela eta. Adegiren presidente Isabel Bustok dei egin die eragile politiko, sozial eta ekonomiko guztiei elkarlanean jardun dezaten, ekoizpen sarearen eta enpleguaren lehiakortasuna zaintzeko, eta nabarmendu du industria dela enpleguaren eta egonkortasunaren motorra.
Adegik egindako industriaren egoerari buruzko inkestaren emaitzek erakusten dutenez, industriak aro kezkagarria bizi du: 10 industria-enpresatik 4k eskabide-zorro txikia dutela aitortzen dute, eta 10etik 2k baino ez dute zorro handia. Industriako fakturazioak % 0,7 egin du behera, eta produkzio-gaitasunaren erabilera-mailak % 80tik behera jarraitzen du. Horrek esan nahi du azken hilabeteetan gelditu egin dela. Enpresen konfiantzari dagokionez, industria-enpresen % 19k normaltasun- edo berraktibazio-egoeran ikusten dituzte beren merkatuak, eta % 79k ez dute hori uste.
Enpresen kezka nagusiak lan-kostu altuak, nazioarteko ekonomiaren ahultasuna, langile kualifikatuak kontratatzeko zailtasuna eta lan absentismoa dira oraindik ere. Hamar enpresatik bederatzik enpleguari eustea edo langile kopurua handitzea aurreikusten duten arren, lanpostuen sorreran geldialdi zantzuak ageri ditu industriak.
Kanpo-eremuari dagokionez, Gipuzkoako esportazioak ia % 5 hazi dira urteko lehen hiruhilekoan, Europar Batasunetik kanpoko bultzadari esker (+ % 17), baina EBra zuzendutakoek % 4 baino gehiago egin zuten behera, eta bigarren urtez jarraian dabil beherako bidean. Horrek agerian jartzen du Europatik kanpoko merkatuekiko gero eta menpekotasun handiagoa dagoela hazkundeari eusteko.
Azkenik, egungo estutasun abaguneei aurre egitekoak barik, harago doazen egiturazko neurriak eskatu ditu Adegik: azpiegiturak eta energia hobetzea, fiskalitate lehiakorrago eta zama burokratikoa arintzea, besteak beste. Halaber, azpimarratu dute utzi behar zaiola enpresaburuen irabaziei maltzukeria kutsua emateari, ezinbestekoak baitira inbertitzeko, hazteko eta kalitatezko enpleguari eusteko. Lan-ezbeharren inguruan ere hitz egin du elkarteak, eta lortutako aurrerapausoak ekarri ditu gogora, baina adierazi duenez, "inoiz ez da nahikoa izango".
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.