Bilbok asteburuan estreinatuko du New Yorkerako lehen hegaldi zuzena
Asteburu honetatik aurrera, Bilbo eta New York konektatuko ditu United Airlines konpainiak, bidaiari kopuruari dagokionez munduko laugarren airelinea handienak, bidaia zuzena eginez. Bilboko Aireportuaren historian izan den ozeanoz haraindiko lehen konexio erregularra da, eta uda osoan egongo da erabilgarri, astean hiru hegaldirekin, irailaren 23ra arte.
Konpainia estatubatuarrak 176 bidaiarirentzako lekua duten Boeing 757-200 hegazkinak erabiliko ditu Loiu eta Newark (New Jersey) arteko ibilbidea egiteko.
Bilbotik New Yorkerako hegaldiak asteazken, ostiral eta igandeetan abiatuko dira, 12:30ean, Loiuko aireportutik, eta 15:00etan (bertako ordua) iritsiko dira Newarkera. New Yorketik Bilbora datozen hegaldiak, berriz, astearte, ostegun eta larunbatetan abiatuko dira, 21:15ean, Newarketik, eta hurrengo eguneko 10:45ean iritsiko dira Bilbora.
Lehen hegaldia, larunbatean aireratuko da New Yorketik, 21:15ean, eta igandean iritsiko da Bilbora, 10:45ean. Igandean, 12:30ean abiatuko da Bilbotik, eta 15:00etan (bertako ordua) iritsiko da New Yorkera.
United Airlines konpainiaren aurreikuspenen arabera, operazioen lehen uda honetan 17.600 bidaiari inguru garraiatuko dituzte. Airelineak eta euskal erakundeek espero dute konexio berri hori 2025eko irailetik aurrera ere mantentzea, eta, azkenean, urte osoko eskaintza gisa finkatzea.
Iraganean Ameriketarako charter hegaldi puntualak egon badira ere, lehen aldiz izango du Bilboko Aireportuak AEBrekin zerbitzu zuzena, erregularra eta komertziala, eta hori mugarria izango da Bizkaiko aireportua nazioartean indartzeko bidean.
Zure interesekoa izan daiteke
Balenciaga ontziolako langileek eta Abu Dhabi Ports talde arabiarrak konpainiaren geroa bermatu dute, soldataren inguruko akordioa erdietsita
Langileekin akordioa lortzea ezinbesteko baldintza zen ontziola erosteko. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete beharginei, baina hori onartuta, talde arabiarrak Zumaiako ontziola erosi ahalko du, 11,2 milioi euroren truke.
Eusko Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Balenciaga ontziolan lortutako akordioa, eta langileei egindako "esfortzua" eskertu die
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak esan duenez, negoziazioan "soka asko tenkatu da, baina ez da inoiz apurtu". Akordioak lan-karga emango die ontziolaren beraren beharginei zein haren menpe dauden lanpostu ez zuzenei.
Zumaiako alkateak zoriondu egin ditu Balenciaga ontziolaren negoziazioan parte hartu duten alde guztiak
Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea, pozik agertu da akordioarekin eta zorionak eman dizkie Balenciaga ontziolaren negoziazioan parte hartu duten alde guztiei, eta aipamen berezia egin die langileei.
Behiak txertatzen hasi dira Ipar Euskal Herrian, laborarien protesten artean
Izuran lehen 30 behiak txertatu dituzte jada. Albaitariek lan handia dute aurretik, abelburu guztiak erabat babesteko. Bitartean, laborariek protestekin jarraitzen dute, txertaketak garrantzia ez duelakoan. Ezarritako protokoloa bertan behera uzteko eskatzen diete agintariei.
ELAri kalte-ordaina eman beharko dio Tubos Reunidos Threadsek greba eskubidea larriki urratzeagatik
Enpresak greban zeuden langileak plantillako beste langile batzuekin ordezkatu zituela egiaztatu zuen Lan Ikuskaritzak eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ondorio hori berretsi du.
CAFeko langile batzordeak eskatu du kontratuak kalitatezko enplegua ekar dezala "langileentzat eta azpikontratentzat"
Mikel Fernandino LAB sindikatuko ordezkariaren esanetan, albistea oso ona da, eskaria "bolumen handikoa" eta "Europakoa" delako.
CAFek lortu egin du "mendeko kontratua": 1.700 milioi euro Belgikan trenak egiteko
Beasainen egoitza duen konpainiak kontratu horren inguruko ziurgabetasunarekin amaitu du; izan ere, polemika handia piztu zen han, Alstom enpresa frantziarrak dagoeneko hainbat lantegi baititu Belgikan, eta enpresa horrek kontratua ez lortzea kritikatu zuten.
Balenciaga ontziolako langileek atzera bota dute Abu Dhabi Ports talde arabiarraren azken eskaintza
Pasa den azaroaren 30ean, Balenciaga ontziolak salerosketa akordioa sinatu zuen aipaturiko inbertsio talde arabiarrarekin, 11,2 milioi euroren truke. Salerosketa ixteko, ordea, ezinbesteko baldintza da langileekin akordioa lortzea. Antza denez, langileen erosahalmena bermatuko luketen soldatak dira akordiorako korapilo nagusia.
Talgoren erosketaren ondoren, partzuergoko kideek Rivabellosako fabrika bisitatuko dute
Imanol Pradales lehendakaria eta Jose Antonio Jainaga enpresaria buru zirela, akziodun berriek Talgo enpresak Rivabellosan dituen instalazioak bisitatu dituzte. Denek uste dute operazioa funtsezkoa izan dela enpresaren jarduera eta enplegua sendotzeko, eta etorkizun oparoa iragartzen diote tren-enpresari.
Petronorreko greba bertan behera, enpresak bide judizialari uko egin ostean
Sindikatuek bertan behera utzi dute greba mugagabea, zuzendaritzarekin adostuta, 83 eguneko lanuztearen ondoren.